Monarkiaren aurkako manifestazioa Irunen
- Gehiago irakurriMonarkiaren aurkako manifestazioa Irunen -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1331 irakurketak
- Castellano
Bihar, larunbata 11, 21:00etan jokatuko den areto-futboleko Errege Koparen finala dela eta, Herri Ziztadak ekimenetik, monarkia espainiarra bezalako inposaturiko instituzio zaharkitu eta bizkarroiari gure haserrea, ezinegona eta ukazioa erakusteko irundar guztiak deitzen ditugu. Monarkiaren ukazioak batzen gaitu, eta horregatik, sentsibilitate eta argudio desberdineko pertsona guztiak larunbaterako deitu dugun manifestaziora gonbidatzen ditugu, gurekin batera gutxiespen hori agerian jartzeko. Manifestazioa Urdanibia Plazatik (Mosku) irtengo da Artalekurantz, ¡Desahucio Real YA! Monarkia Kanpora! lemapean.
Ohar honen bidez, Irungo EH Bilduk bere jarrera azaldu nahi du bihar jokatuko den areto futboleko errege kopako finalaren aurrean.
Aste buru honetan Irunen jokatuko den txapelketaren bultzatzailea, eta agian bertan presentzia ere izango duena, Espainiako errege etxea da.
Erregea Estatuko buru den neurrian, errege etxe hau da egun indarrean dagoen sistema /ereduaren ikur nagusia eta gure herriaren, Euskal Herriaren, ukazio eta eskubide zapalketaren ikur nagusia.