Montai

Euskara

Hurrengo astelehenean, hilak 27, Abotsanitz Udal Taldeko kideek Hondarribiko Bake-epaitegian deklaratu beharko dute

Montai. Foto: AbotsanitzAbotsanitz.- 2019ko abenduaren 11an Hondarribiko udal gobernuaren kontratazio irregularrak salatu zituen Abotsanitzek prentsaurrekoan, baita irregulartasun horien onuradun nagusi den Montai enpresa taldeko arduradun Aitor Elorzak Hondarribiko Udala mehatxatu zuela.

Hondarribiko EAJk blues jaialdia erabili zuen Montai taldeari etekina emateko

Carpa en HondarribiaAbotsanitz.- EAJren gehiengo absolutua duen Hondarribiko Udalak blues jaialdia erabili zuen Montai taldeari etekina emateko. 2018an egin zen azkenengoz jaialdia, hamahiru ekitaldiren ondoren. Lehen edizioak Hondarribia Blues Elkarteak antolatu zituen, baina 2013an udalak bere esku hartu zuen antolakuntza. 2018an berriro esku pribatuetara itzuli zen jaialdia, Hondarribia Blues Elkartearen oinorde den Blue Vision enpresak antolatu zuen.

Montairen mehatxu berria. Eta orain Abotsanitz mehatxatu du

Montai. Foto: AbotsanitzAurreko astean salatu genuen Montai taldeko buru Aitor Elorzak Hondarribiko Udala mehatxatu zuela. “Que esta mercantil se reserva el derecho de actuar ante dicho Ayuntamiento debido al quebranto económico que le producen dichas actuaciones”, bere hitzak. Orain Abotsanitzen kontra zuzendu ditu bere mehatxuak. Egin genuen salaketan publikoki atzera egin ezean, gure kontrako neurriak hartuko dituela esan du guri, sareetara, eta komunikabideetara bidalitako oharrean.

RSS - Montai-rako harpidetza egin