Fiskaltzak Hondarribiko irregulartasunak berretsi ditu, baina ez du deliturik antzeman
Abotsanitz.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiak baieztatu duenez, Hondarribiko Udalak irregulartasun sistematikoak egin ditu Montai taldeko enpresen jarraipenezko kontratazioan. Abotsanitz, Hondarribiko oposizioko talde nagusiak egindako kontsultari erantzunez, Fiskaltzak "Udalak kontratazio arauak betetzen ez dituela" egiaztatu du. Hala ere, praktika horiek ez salatzea erabaki du, "ez baita nahikoa frogatu Montai Taldeko enpresen kontratazioan egindako irregulartasunak delitu direnik".