muga

Euskara

Martxoaren 6an Irun-Hendaia muga pitzatu egingo da Emakumeen Mundu Martxaren V. Nazioarteko Ekintzarekin

Imagen rueda de prensa. Imagen: ecuadoretxea

ecuadoretxea.org.- Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak eta kolektibo feministek zapiak prestatuko dituzte ekintza kolektiboen konpromisoekin. Zapi horiek otsailaren 20tik 27ra bitartean jasoko dituzte eta V. Nazioarteko Ekintzaren itxierara eramango dituzte.

Kontrol arrazistak Irunen

parar el racismo, no a las personas

Irungo Harrera Sarea ohartuta dago duela aste batzuk ugaritu egin direla mugetako poliziaren kontrolak. Atzerritarren kontrolen eta atxiloketen lekuko izan gara. Gure eguneroko zereginetan, autobusen iritsieran polizia zain egoten dela ikusi dugu eta pertsona beltzei bakarrik eskatzen dietela dokumentazioa. Hau da, kontrol arrazistak. Pertsona atxilotu eta ordu batzuetara askatu egiten dute, geure begiokin ikusi dugunez.

Espainiako poliziaren Geo talde bat Irunen aurkitzen da Hendaiako muga zeharkatu nahi duten migranteak kontrolatzeko

en la frontera. antxetamedia.eus

antxetamedia.eus.- BRIC ezinez ezagutua den Inmigrazio Klandestinoari Erantzun Azkarreko Brigada poliziala Irunera bidali du. Eta migranteei paperak eskatzeaz gain, haien helburua omen da, migranteak irregularki muga pasatzera laguntzen dieten mafia talde ilegalak identifikatu eta deuseztea omen da.

Elkarretaratzea Irunen migranteei erasoak salatzeko

Concentración Irungo Harrera Sarea 07-03-2020Irungo Harrera Sarea.- Atzo eguerdian Irungo Harrera Sarea eta Iparraldeko CIMADE erakundeak deiturik elkarretaratzea egin dute Irungo San Juan plazan. Bertan salatu dute EB eta estatukideen migrazio eta muga politika arrazista eta hiltzaileak. Baionatik hasi eta Grezia eta HUngariako mugetaraino.

Protesta pertsonen aldeko eta Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia eta Frontexaren aurka mugan

Concentración HendaiaInor ez da ilegala. Frontières bloquées, droits bafoués. Bloqueo en fronteras, derecho denegados

Gaurko egunez giza eskubideak, gizarte dezenteago bat aldarrikatzeko biltzen gara muga honetan.

Lehenik, muga hau Europa barnean dela gogoratu behar dugu. Hortaz, Schengen espazioaren barruan poliziak ezin du jendea identifikatu eta gelditu. Ezin du kontrol arrazistarik egin; jendea ilegalki kanporatu; ezin die adin txikikoei babesa ukatu… Aldiz, hori guztia egiten dute, paperak ez izateagatik deliturik egin gabe ere 90 egunez giltzaperatzen dute; gertatzen ari den hainbat gauza aipatzeagatik.

Irungo Harrera Sareak 3.000 pertsonatik gora artatu ditu 2019an

Foto: @euskalirratiak Frantziako poliziak kanporaketa ilegalak egiten darrai. Pasa den urtarrilak 12an, IHSek

kanporaturiko 12 pertsona artatu zituen joan etorrian Irun, 2020ko urtarrilaren 23a Irungo Harrera Sareak 3.000 pertsona artatu ditu 2019an. Gehienak gizonak (% 82), emakumeak (% 10) eta haurrak zein adin txikikoak (% 8), eta gehienak Ginea Conakrykoak, Boli Kostakoak edota Malikoak. Horrela, arropa, harrera eta informazioa eta gautxori lantaldeek beren ohiko lanarekin jarraitu dute 2019an, harrera duin eta integralaren alde.

Irungo Harrea Sareak salatu duenez, egonaldi eta lo egiteko irizpideak jendea kalean uzten jarraitzen du eta informazio falta G7ko bileraren aurrean

Rueda prensa Irungo Harrera Sarea 16-08-2019IHS.-Martindozenean egoteko eta gaua pasatzeko irizpideek egunero migranteak kale-gorrian uzten jarraitzen dute. G7-aren atarian gaudelarik, hartuko diren erabakien gaineko informaziorik gabe jarraitzen dugu.

Orriak

RSS - muga-rako harpidetza egin