Murrizketak

Gaztelera

Gizarte prestazioetan murrizketarik ez!

Duela gutxi jakin berri dugu Jaurlaritzako Enplegu eta Politika Sozialen ahokulari den Beatriz Artozabalen ahotik, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (gaztelaniazko RGI) murriztu egingo dutela. Ez omen da murrizketa, prestazioaren zenbatekoa zehazteko erreferentziaren aldaketa baino. Lanbidearteko Gutxieneko Soldata izan beharrean, Kontsumoko Prezioen Indizea izatea planteatzen dute. Baina mozorrotutako murrizketa bat da, izan ere, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatari lotuta, honen aurtengo %8ko igoera aplikatu beharko liokete eta. Aldaketarekin, ordea, %1,5. Askoz gutxiago. Prestazioa behar dugun guztioi lapurreta bat da, finean.

8000 arrazoi kontra, 8000 arrazoi alde

argazkiaIrun, Hondarribia, Astigarraga, Hernani, Lezo, Orereta, Urnieta, Lizartza, Beasain, Gasteiz, Errezil , Donostia, Tolosa eta Alkizako Hezkuntza eragileek 8000 sinadura, 8000 atxikimendu, 8000 arrazoi eman dizkigute elkartzeko, Murrizketarik ez eta LOMCEri ez esateko eta Euskal Herriaren Hezkuntzaren alde bideari ekiteko. 

8000 arrazoi krisiari, iruzurrari eta horrek justifikatu nahi dituen murrizketei  ezetz esateko; murrizketak  sistema neoliberal honen sortzaileek, iruzurgileek, lapurrek ordain dezatela. Ez dugu onartzen gizarte sozialaren  eta hezkuntza publiko, euskalduna eta laikoaren suntsipen programatua, gizarte elitista, hezkuntza elitista, baztertzaile eta produktibista baten mesederako. 

RSS - Murrizketak-rako harpidetza egin