“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarra

Euskara

Hitzaldia: "Memoria Historikoaren Legea"

Data: 
Osteguna, Urria 14, 2021 - 19:00
Non: 
Palmera-Montero Gunea
Antolatzen du : 
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak

charla Ley Memoria Histórica

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak hitzaldi-eztabaida antolatu du gai horiek jorratzeko, eta honako hauek izango ditu: Pablo Mayoral Rueda ( “La Comuna de presos y presas del Franquismo" ko presidentea”) eta Josu Ibargutxi San Pedro (“Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformaren" bultzatzailea)

Omenaldia Pikoketan - 2020ko urriaren 25an

Imagen del homenaje

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Urtero bezala, 1936ko abuztuan Pikoketan hil zirenen aldeko omenaldia egin zen. Hainbat elkarte eta talde politikok hartu zuten parte. Amaitzeko, lore-eskaintza bat egin zen monolitoan Eusko Gudariak, Riegoren Ereserkia, la Internacional obren doinuen akonpainamenduarekin.

2019ko apirilaren 14ko kronika Irunen

Momento de la izada d ela bandera republicana en Irun

Ibilaldi errepublikanoa. Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren San Juan plazara iritsi zen txalapartaren soinuez, harrera eginez.

Errepublikaren aldeko eta monarkiaren aurkako kontsignak oihukatu ziren.

“A pico y pala: trabajos forzosos en Gipuzkoa” Destacamento penal de Irun (1942-1944) liburuaren aurkezpena

Data: 
Osteguna, Abendua 27, 2018 - 19:30
Non: 
Irungo Atsegiña Elkartea

Ostegunean, hilak 27, 19:30ean Irungo Atsegiña Elkartean, Aiala Oronoz Mitxelenak idatzitako “A pico y pala: trabajos forzosos en Gipuzkoa” Destacamento penal de Irun (1942-1944) liburua aurkeztuko da. Liburua "Nicolás Guerendiain" Irungo Elkarte Errepublikarrak editatu du.

1942 eta 1944 bitartean, diktadura frankistaren berrehun preso baino gehiagok lan egin zuten Irunen, Olaberria erreka bideratzeko lanetan.

Plaka frankistak kentzeari buruz, “Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikanoaren salaketa oharra

“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikanotik adierazi nahi dugu oso ideia ona iruditzen zaigula Irunen plaka frankistak kentzen hastea. Gure ustez, aspaldian egin beharko zen hori, kontuan izanik 40 urte pasatxo direla diktadorea hil zenetik, eta geroagoko Memoria Historikoaren Legeak hori egitera behartzen zuela.

Orriak

RSS - “Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarra-rako harpidetza egin