Preso Politikoen Nazioarteko Eguna

Euskara

Apirilak 17, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna salbuespeneko legedia eten behar da

Preso Politikoen Nazioarteko EgunaSORTU Irun.- Preso politikoen nazioarteko egunaren bezperan, SORTUk agurrik beroena eta besarkadarik maitekorrena helarazten die euskal preso politikoei.

Aurten, mundu osoa astintzen ari den gaixotasunagatik, eta ezarritako neurriak direla eta, ezin izango dugu inolako ekiltaldi politikorik egin jendearekin zuzenean. Baina egun honetan, bereziki euskal preso politikoak dakartzagu gogora, eta haiek bizi duten egoera jendarteratu eta salatzen ditugu. Presoekin batera, haien senide eta hurbilekoak ere gogoratzen ditugu aurten; pandemiaren ondorioz etxetik irteteko debeku eta murrizketak denontzat gogorrak badira, are gogorrago eta kezkagarriagoak baitira haientzat.

RSS - Preso Politikoen Nazioarteko Eguna-rako harpidetza egin