presoak

Euskara

Aurten ere, gabonetan preso eta iheslari politikoak gogoan izango dituzte

Gaur eguerdian, Irungo Tantaz Tanta ekimenak, prentsaurreko masibo batean, gabonetan preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzeko burutuko dituzten mobilizazioak ezagutzera eman dituzte.

Deialdiak:
 - abenduak 24, asteartea
    · 19:00tan kontzentrazioa San Juan plazan.

 - abenduak 27, azken ostirala
    · 20:00tan Zabaltza plazatik manifestazioa zuziekin.

Denok Hondartzara

Data: 
Igandea, Uztaila 21, 2013 - 12:00 -tik Astelehena, Uztaila 22, 2013 - 12:55 -ra
Non: 
Hendaiako Kasinoan
Antolatzen du : 
Preso eta Iheslarien Aldeko Ekimena

fotoUztailaren 21ean Euskal Herriko hondartzetan elkarretaratzeak egingo dira sakabanaketa politika salatzeko, eguerdiko 12:00ak eta 13:00ak artean.

Aurten es da Hondarribian egingo, beraz, Hendaiako hondartzetan elkartuko da.

ELDH Europako Abokatu Elkarteak deklarazioa euskal presoen inguruan

fotobehatokia.info-. behatokia.info-. ELDH Europako Abokatu Elkarteak, mozio bat publiko egin berri du, Estrasburgoko epaitegiak Ines del Rio auzian Parot Doktrina Europako Giza Eskubide Hitzarmenaren aurkakoa zela erabaki zuen urtemugan.

Publikatu berri duen mozioan, zeina nazioarteko zirkulu juridikotan banatzen ari den, giza eskubideen bortxaketa ezberdinak jasotzen dituzten azkeneko nazioarteko txostenak biltzen dira, hala nola CPT Europako Kontseiluko azkeneko bisitaren ondorio txostena, Amnesty International, Estrasburgoko auzitegiko aurreko beste erabaki batzuk, edota Nazio Batuetako Giza Eskubide Komitearen ebazpena, non Espainia kondenatzen den Maria Atxabalek pairatutako torturengatik atxiloketa inkomunikatua iraun zuen bitartean.

Orriak

RSS - presoak-rako harpidetza egin