presoak

Euskara

Sara eta Izar etxera

Izarri egindako erasoak danok eraso gaitu. Eta gure kasuan, oso era bortitz eta ugaritan gainera. Emakume bezela erasotu gaitu, gu ere bere garaian preso politiko izan ginelako erasotu gaitu, eta ama garen heinean ere erasotu egin baikaitu eraso honek. Horregatik, beste ezer baino lehen, gogor salatu behar dugu patriarkatuaren islada eta ondorio zuzena den eraso anker eta doilor hau.

Tomas Elgorriagaren epaiketaren aurrean, Hondarribiko Sorturen adierazpena

Datorren ostegunean eta ostiralean, hilaren 19an eta 20an, Tomas Elgorriaga Kunze Euskal preso politiko hondarribiarra epaituko dute Parisen. Ohar honen bidez Hondarribiko Sortuk bere elkartasuna adierazi nahi dio Tomasi eta baita bere familiari ere momentu gogor hauetan.

Iratxe Sorzabal Irungo preso politikoaren aita hil da

Ezker Abertzalea.- Atzo baimen berezia zuen Iratxek aitarekin hitz egiteko. Tamalez, deitu zuenean, aita jadanik hilda zegoen.

Momentu latz hauetan Iratxeri animoak eta elkartasuna bidaltzera gonbidatu nahi zaituztegu. Gure babes eta maitasun osoa senti dezala.

Idazteko:
  Iratxe Sorzabal
  (982718)
  Maison d´arrêt FRESNES
  3, Allée des Thuyas
  94.261 Fresnes Cédex

Sortuk Emilio eta “Txanpi” presoen dispertsioa salatzen du

Emilio Castillo eta Txanpi Harokarene Martuteneko espetxetik Burgos eta Soriako espetxeetara sakabanatu ondoren, Bidasoaldeko Sortuk ondoko salaketa egin nahi dugu:

Bidasoaldeko Sortuk Emilio Castillo eta “Txanpi” Harokarene presoen dispertsioa salatu nahi dugu.

Orriak

RSS - presoak-rako harpidetza egin