presoak

Euskara

Txanpik, oraindik, ezin du Irunera bueltatu

Jean Pierre Harokarene “Txanpi” otsailaren 17an aske geratu zen baina Hego Euskal Herrian bizitzea debekatu zioten. Kanporaketa errekurritu zuen Irungo preso politiko ohiak eta martxoaren 2an neurri hau berraztertu zen.

Martxoaren hasieran egindako epaiketaren ebazpena ezagutu da orain. Bertako epaileak berretsi du lehendik poliziak hartutako neurria, Txanpi estatu espainiarretik kanporatzearena alegia.

Tomas Elgorriagaren sententziaren inguruan Hondarribiko Sorturen oharra

Ohar honen bidez Hondarribilo Sortuk honakoa adierazi nahi dugu:

2016 urte hasieran Tomas Elgorriaga Kunzeri 5 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, horietatik 2 bete beharrekoak. Gaurko egunez, Parisko Apelazio Auzitegiak orduan ezarritako zigorra berretsi badu ere espetxealdia urtebetez luzatu dio Tomasi, 2 urtetik 3 urtera pasatuz.

Tomas Elgorriaga Hondarribiko preso politikoari urtebetean luzatu diote espetxealdia

Tomas Elgorriaga Kunzeri, 2016an, bost urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina haietako bi baino ez zituen kartzelan bete beharko. Fiskaltzak errekurritu zuen eta urtarrilaren 19an epaitu zuten berriro. Gaur ezagutu da erabakia eta urtebetean luzatu diote espetxealdia, baina bost urteko zigorrari eutsita, hau da, hiru urte espetxean eta beste biak baldintzapean libre.

Txanpi Hendaian aske baina Hegoaldera ezin pasa

Jean Pierre Harokarene “Txanpi” gaur goizeko 6:30ean aske geratu da. Soriako kartzelatik atera bezain pronto espainiar poliziak atxilotu du preso politiko ohi irundarra eta Soriako komisaldegira eraman du. Han senideei deitzea utzi diote eta eskuburdinak jarrita Biriatura eraman dute. Txanpi Frantziako estatuan kargurik ez duelako Pausura eraman eta libre utzi dute.

Txanpi, bihar ostirala, espainiar estatutik kanporatuko dute

Jean Pierre Harokarene “Txanpi”, Irungo euskal preso politikoa, bihar ostirala Soriako kartzelatik atera bezain pronto espainiar poliziak Biriatuko mugaraino eramango du frantses poliziaren esku uzteko.

Txanpiren kanporatzea salatzeko gaur poliziaren komisaldegiaren parean elkarretaratzea egin da. Bihar 20:00etan Moskun batzar informatiboa egongo da eta larunbaterako manifestazioa antolatu da 9:00etan San Juan plazatik aterata.

Orriak

RSS - presoak-rako harpidetza egin