presoak

Euskara

Tomas Elgorriaga aske

Gaur goizeko hamarrak eta laurdenetan Tomas Elgorriaga Kunze preso politiko hondarribiarra Fleury-Merogisko espetxetik atera da, ia hiru urtez kartzelan egon ondoren.

2014ko urriaren 31n atxilotu zuten Tomas Alemaniako Mannheim herrian. Alemaniak 2015ko azaroan estraditatu zuen Parisek emandako euroagindua onartuz gero. Harrezkeroztik Fleury-Merogis espatxean aurkitzen zen preso politiko hondarribiarra.

Sanmartzialetan ere presoak izango dituzte gogoan

Ekainak 23, ostirala
 - 21:30ean kartzela erreketa Moskun

Ekainak 24, larunbata
 - 12:30ean kontzentrazioa Moskun

Ekainak 29, osteguna
 - 19:30ean elkartasun argazkia Peña kaleko eskaileretan

Ekainak 30, ostirala
- 12:45ean preso eta iheslarien aldeko deskarga eta brindisa

Txanpik, oraindik, ezin du Irunera bueltatu

Jean Pierre Harokarene “Txanpi” otsailaren 17an aske geratu zen baina Hego Euskal Herrian bizitzea debekatu zioten. Kanporaketa errekurritu zuen Irungo preso politiko ohiak eta martxoaren 2an neurri hau berraztertu zen.

Martxoaren hasieran egindako epaiketaren ebazpena ezagutu da orain. Bertako epaileak berretsi du lehendik poliziak hartutako neurria, Txanpi estatu espainiarretik kanporatzearena alegia.

Orriak

RSS - presoak-rako harpidetza egin