Presoen senideak

Euskara

"Ezin da aurrera egin senideak, eta bereziki haurrak eta adineko pertsonak, zigortzen dituen urruntzepolitika aldatu gabe"

Mani Sare Urtarrila 09

Sare Irun.- Eskerrik asko guzti-guztioi aurtengoan ere, zailtasunak zailtasun, hemen izateagatik. Eta zorionak herriz herri hau antolatzen ibili zareten pertsona guztiei, baita hemen batu garenoi ere. Irudi ederra sortu dugu gaur Euskal Herriko luze zabalean. Bejondeigula!

Irungo lau euskal presoen alde 2.420 kilometro egitera deitu du Sarek

argazkia

Irungo Sare.-Lehenik eta behin, baina, gure gogoa Murtziara doa, duela egun gutxi berriro ere ospitaleratua izan da Josetxo Arizkuren larriki gaixorik dagoen presoa. Kardiopatia iskemiko kronikoa du eta espetxean jarraitzen du. Duela egun batzuk bihotzeko infartu akutu berri batekin Zaintza intensiboetan artatua izan da.

Irungo preso politikoen senideak Intxaurrondon deklaratzera deitu dituzte

Urtarrilaren 12an preso politikoen abokatuen aurkako Mate operazio barruan, Guardia Zibilak preso politikoen defentsa lanetan aritzen diren hamabi abokatu eta Herrira-rekin lotu zituen beste lau pertsona atxilotu zituzten. Operazio berean, Irungo preso politikoen senideak ere Intxaurrondon deklaratzera deitu dituzte lekuko gisa.

RSS - Presoen senideak-rako harpidetza egin