bidasoa.hitza.eus.- Imanol Saiz.-Sahararen aldeko martxari hasiera eman zioten atzo Irunen. Sindikatuek eta eragileek «sahararrek bizi duten gera egoera larria salatzeko» probestu zuten atzokoa eta zentzu horretan, konponbiderako zenbait puntu aldarrikatu zituzten.
Atzo, Euskal Herriko herri askotan bezala, Saharako Herriaren aldeko kontzentrazioa egin zen, sortzen ari diren albiste berrien aurrean. Saharako komunitateak egin zuen deialdia gure eskualdean, berak dinamizatu baitzuen protesta. Kontzentrazioaren amaieran jakinarazpen bat irakurri zen, uneko egoera eta haraino nola iritsi den azaltzeko.
Kabigorri.- Saharako gaztediak eskubide anitzen urraketa jasaten du behin eta berriz, baina nazioarteak ez entzunarena egiten jarraitzen du.
Saharara joandako brigadako beste bi kideak kanporatu zituen Marokoko poliziak. El Aaiunen aurkitzen ziren, sahararren etxean polizia bortizki sartu eta beraien borondatearen aurka atera zituzten indarrez. Mugikorra kendu eta bi orduz kontrol batean izan zituzten atxikita brigada kideak eta jarraian autobus batean sartu Agadirrera bidean.