satoralaia

Euskara

"Garraio Publikoa hobetzeko proposamen eta estrategia alternatiboak" gaiari buruzko mahai ingurua

Data: 
Asteartea, Urria 31, 2017 - 19:00 -tik Asteazkena, Azaroa 1, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Koldo Mitxelena

Donostian Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatuta, “Garraio publikoa hobetzeko proposamen eta estrategia alternatiboak” gaiari buruz mahai ingurua egingo da bihar  asteartean, arratsaldeko 7etan Koldo Mitxelenan.  

Hizlariak honako hauek izango dira:

Satoralaiak Donostian metroaren inposaketaren aurkako mobilizazioak deitu ditu

Satorralaia bizilagunen mugimenduak datozen egunetan hainbat ekintza antolatu ditu eta  ekimen horien buruan azaroak 18 larunbatean manifestaziorako deialdia egiten du, hain zuzen ere Donostian Metroaren obrak berehala hasteko Eusko Jaurlaritzak agertu duen asmoari ahalik eta herri-mobilizazio indartsuenarekin erantzuteko eta jendartean desadostasun zabala pizten duen proiektu hori geldiaraztea exijitzeko.

Satorralaiak Donostiako Udaletxean biltzeko deitu du, Metroaren Lugaritz-Mirakontxa tartea okupatu aurreko akten sinaketa salatzeko

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Udaletxean protesta ekintza bat egingo du datorren irailak 6 asteazkenean, goizeko 10etan, hain zuzen ere Metro-pasantearen proiektuko Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzeko ondasunak okupatu aurreko aktak sinatzeko Euskal Gobernuak deitu duen ekitaldia salatzeko.

Donostian metroa geldeitzea eskatzeko elkarretatze jendetsua egin dute Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, kasik ehun lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Miramarren Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean Donostiako Metroaren Pasantearen aurkako oposizioa adierazteko. Goizeko 10etan hasi da protesta, “LA PASANTE ES UN DERROCHE: METROARI STOP! PARTEHARTZERIK GABE INPOSAKETA DA” zioen pankarta buruan.

Satorralaiak abuztuaren 29an elkarretaratzea deitu du Miramarren Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean Metroaren pasantea gelditzea eskatzeko

Satorralaia bizilagunen mugimenduak elkarretaratzea deitu du  datorren abuztuak 29 asteartean Miramarren Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean Donostiako Metroaren Pasantea gelditzea aldarrikatzeko.

Ehundaka lagunek metroaren pasantea gelditzeko aldarrikatu zuten atzo Kontxara egindako martxan

Ehundaka lagunek parte hartu zuten atzo eguerdian Donostian metroaren pasantearen proiektua gelditzea aldarrikatzeko Kontxara egindako martxan. Mobilizaioa eguerdiko 12etan Amara-Easoko tren geltokitik abiatu zen eta manifestazioaren buruan “METROARI STOP” leloa osatzen zuten kartel handiak hartuta, baita manifestariek kartel aldarrikatzaile ugari erakutsita, martxak hiri-erdialdeko kaleetara zabaldu du aldarrikapena.

Orriak

RSS - satoralaia-rako harpidetza egin