sozialismoa

Euskara

[IRAKURKETA] Atxilotuak askatu!

Pasa den larunbatean Iruñean “Errepresioari autodefentsa” lemapean egindako manifestazioan atxilotutako gazteak espetxeratu berri dituztela jakin berri dugun honetan, Ernai gazte antolakundetik Oreretako 3 gazte eta bere senideei gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu. Era berean, atxilotuen berehalako askatasuna exijitzen dugu.

Eskualdeko herrien arteko olinpiadak

Data: 
Igandea, Otsaila 12, 2017 - 11:00 -tik Astelehena, Otsaila 13, 2017 - 10:55 -ra
Non: 
Orereta, Zumardian
Antolatzen du : 
Oarso Bidasoako Ernai

Otsailaren 12 goizeko 11:00tan eskualdeko herrien arteko olinpiadak Oreretan, animatu eta sortu dezagun Bidasoako taldea!!! Izena emateko Leize (Hondarribi) eta Hazia (Irun).

Gizarte prestazioetan murrizketarik ez!

Duela gutxi jakin berri dugu Jaurlaritzako Enplegu eta Politika Sozialen ahokulari den Beatriz Artozabalen ahotik, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (gaztelaniazko RGI) murriztu egingo dutela. Ez omen da murrizketa, prestazioaren zenbatekoa zehazteko erreferentziaren aldaketa baino. Lanbidearteko Gutxieneko Soldata izan beharrean, Kontsumoko Prezioen Indizea izatea planteatzen dute. Baina mozorrotutako murrizketa bat da, izan ere, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatari lotuta, honen aurtengo %8ko igoera aplikatu beharko liokete eta. Aldaketarekin, ordea, %1,5. Askoz gutxiago. Prestazioa behar dugun guztioi lapurreta bat da, finean.

Orriak

RSS - sozialismoa-rako harpidetza egin