STOP Kaleatzeak

Euskara

Zein irudituko luke hilabeteari hipotekako 300 euro gutxiago ordaintzea?

Kartela

ZURE HIPOTEKAREN INTERESA

Hipotekarengatik kalteturik dauden pertsona askok hilabete bukaerara iristea kosta egiten zaiela ikusten dute, beraien hipotekak erreferentziatuak dauden interesak direla eta. Arrazoi honegatik , garrantzitsua da mailegu hipotekarioetan ezartzen diren interesak ulertzea, 2899/11 eko Agindu Ministeriala ulertzeaz gain.( bere zehaztasun guztiekin)

Informa zaitez eta zabal ezazu!!

Hipotekak kaltetutako Plataformek eta Euskadiko Kaleratzeak STOP KOLEKTIBOEK, Eusko Jaurlaritzari, premiazko neurri legegileak hartu ditzan eskatzen diogu

fotoKaleratzeei eta etxebizitza hutsen desjabetzeei buruzko Andaluziako Batzordearen dekretua oinarritzat hartuz.

STOP Desahucios.- Beste behin ere PP-k kaleratzeen arazoari tapakia jarriz, benetan arazoa konpontzeko aukerari muzin egin dio. Gaur bakarka onarturiko testuak hutsaldu egiten du hipotekak kalteturikoen plataformek aurkezturiko eta 1'4 milioi pertsonek bermaturiko zein herritarren %90ak babesturiko Herri Ekimen Legegilea. HEL horretan proposaturiko neurrietako bat beren burua hipoteka-exekuzio batek kalteturik ikusi duten eta orain kalean bizitzeko arriskuan dauden pertsonentzako alokairu soziala da, finantza-erakundeen milaka etxe hutsik dauden bitartean, eraikitakoan zuten funtzio soziala bete gabe.

Mila esker

cartelBIDASOAKO STOP KALERATZEAK.- Testutxo honen bidez Koldo Salinasek izan zuen keinu polita eskertu nahi dugu. Bere “Txoriso-Esnea” txokolatezko goxoarengatik eta Stop Kaleratzeak aipatzeagatik, honek desjabetuak izateko arriskuan daudenei eta hauek etxebizitza den oinarrizko eskudibidea ez galtzeko lan egiten dugunoi indarra ematen digulako. Adibide honek gure herriko saltoki eta ostalaritzan fruitua emango duelakoan gaude. Denok laguntzen ahal dugu, moduren batean, ain bidezkoa den kaleratzeak ekiditea bezalako zergati batean.

Irungo PP-ren egoitzean konzentrazioa atzo

foto

Bidasoa Kaleratzeei STOP.- Hurrengo egunetan Espainiako Parlamentuan HELren bozketa izango da. Herri partehartze zuzenaren bidez aurkeztutako textua da Herri Ekimen Legegilearen bidez aurkeztutakoa eta milaka pertsonek dute bertan esperantza jarria, hauetako batzuk desjabetzera kondenatuak daudelarik eta beste batzuk etorkizun berdina espero dutelarik.

Zuek zuen bozka jadanik erabakia duzue, EZ bozkatuko duzue, eta ordezkatzen ez duzuen herritarren izenean egingo duzue, hauen iritzia gutxiesten, milaka familien egoerari kasurik egin gabe, zuen indarrak beraiengan zuzendu beharrean, eta guzti hau oso ondo ordainduak zaudeten bitartean.

Ardura politikoak exijitzen ditugu orain, heriotz bat gehiagorik ez!!!

Konzentrazioaren argazkia

Bidasoako Stop Kaleratzeak.- Atzo Asteazkena Bilbon 50 urteko gizon batek bere buruaz beste egin zuen errentan zuen etxebizitzatik kaleratua izan behar zuenean. Nazkaturik gaude!

 Joan den Azarotik, 13 pertsonek egin dute bere buruaz beste, kaleratze aginduen ondorioz estatu espainiarrean, horietako 5 errentan zeuden etxebizitzenak izanik. Hala ere, botere publikoek ez dute nahikoa egiten. Ez ditugu hitzak nahi, ekintzak baizik, hemendik gure herri eta hirietan KALEAN GELDITZEN ARI DEN JENDEA BIZI DELA, ETXERIK GABE GELDITZEN ARI DEN JENDEA HILTZEN ARI DELA gogorarazi nahi dizuegu, eta horrexegatik, neurri eta irtenbide eraginkorrak hartu behar dira, ORAIN!

Bidasoako Stop Kaleratzeak-en Konzentrazioa

Data: 
Osteguna, Martxoa 7, 2013 - 20:00 -tik Ostirala, Martxoa 8, 2013 - 19:55 -ra
Non: 
San Juan Enparan
Antolatzen du : 
Bidasoako Stop Kaleratzeak

Cartel

Elkarretaratzea Bilboko gizon batek bere buruaz beste egin duelako dolu seinale gisa, bere etxebizitzaren alokairua ez ordainzeagatik kaleratua izan behar zela egunean.

Orriak

RSS - STOP Kaleatzeak-rako harpidetza egin