Xake

Euskara

Ander Tafall Infantiletan eta Ivan Iturralde Alebinetan dira Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapeldunak. Patxi Moreno Azpitxapeldun Infantiletan

Atzo, apirilaren 25ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta, Donostiako Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan burutu dira, Iñigo Argandoñak arbitro lanak egin ditu Andoni Segovia lagun izan duela, Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren finalak alebin eta infantil mailatan.

Francisco Javier Torres Gipuzkoako hirugarrena Donostiako xake txapelketan

Larunbatean amaitu zen Donostia Hiria Nazioarteko Xake Txapelketaren 38 edizioa. 170 xake jokalarik zortzi egunetan lehian aritu eta gero, bederatzi txanden ondoren, 7, 5 punturekin Bader Al Hajiri Maixu hautagai Kuwaitiarrak txapela lortu du. Podiumean Esloveniako  GM Marko Tratar eta GM Renier Vézquez Espainiarrak bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte, biak 7a puntu lortu eta gero.

2015eko Ligaren bigarren jardunaldia: sentzazio onak

fotoHondarribia-Marlaxka Xake Elkartea.- Igandean 2015eko Gipuzkoako ligaren bigarren jardunaldia jokatu zen eta arestian esan bezala, gure klubak ordezkariak ditu maila guztietan. Bost taldeetako bik etxean jokatu zuten eta hiru kanpoan. Orotara gure ordezkariek hiru garaipen eta bi porrot lortu zituzten eta egindako lana ikusita, aurtengo denboraldian lan txukuna egin daitekeela dirudi.

Ibai Dorronsorok Euskadiko Xakearen txapelketan brontzea lortu du

fotomarlaxkaxake.com.- Durangon maiatzern 25 eta 26an Euskadiko Xake Federakuntzak, antolatutako Euskadiko XXXII. Eskolarteko Jokoak burutu dira, alegia, Infantil eta (2. urteko) Alebin mailako Euskadiko Xake Txapelketa eta bertan taldeko ordezkari bakarra izan dugu, infantil mailan: Ibai Dorronsoro.

Xake-klaseak Kabigorrin

Data: 
Astelehena, Urtarrila 7, 2013 - 19:00 -tik Osteguna, Urtarrila 31, 2013 - 22:00 -ra
Non: 
Peña Kalea, Irun
Antolatzen du : 
Kabigorri Ateneoa

foto

Kabigorrin jarduera hau jarri nahi dugu martxan, Hondarribiko xake klubaren laguntzarekin eta gure lagun Julio Gartziaren eskutik. 

Ikastaroak haurrentzat nahiz helduentzat izango lirateke. Taldea osatzeko gutxienez bost pertsona beharko lirateke.

Orriak

RSS - Xake-rako harpidetza egin