Zabala Gogoan

Euskara

JOSU ZABALA OROIMENEAN Erakusketa

Data: 
Osteguna, Iraila 1, 2016 - 12:00 -tik Asteazkena, Iraila 7, 2016 - 19:55 -ra
Non: 
Itsas Etxeko Audltoriumean

1976ko irailaren 8an, Guardia Civilaren tiroz jota San Pedro kalean hil zen Josu Zabala. Aurten gertakari haren 40 urte betetzen dira.

Irailaren letik 6ra
12:00 - 14:00 / 18:00 - 20:00
Itsas Etxeko Audltoriumean

JOSU ZABALA OROIMENEAN Erakusketaren inaugurazioa

Data: 
Osteguna, Iraila 1, 2016 - 12:00 -tik Ostirala, Iraila 2, 2016 - 11:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Itsas Etxeko Audltoriumean
Antolatzen du : 
“Zabala Gogoan” lan taldea

Aurten, 40 urte beteko dira Josu Zabala Hondarribian erahil zutenetik. Belaunaldi berriek gertaturikoa ezagutu dezaten, gertatutakoaren testigantzak jaso eta dauden edota eskuratuko dituzten irudi eta testuekin erakusketa bat antolatu dute “Zabala Gogoan” lan taldeak.

Zabala Gogoan Hondarribiko lan taldea, Familiarrak eta herritarrak

Zabala gogoan.jpgAurten, 40 urte beteko dira Josu Zabala Hondarribian erahil zutenetik. Hori dela eta, “Zabala Gogoan” lan taldea osatu dugu.

Herrian beti gogoan izan dugu Josuri gertatua. Hori dela eta, urtero izan ohi da EKIMEN XUME GOGOANGARRIA baina, aurten, hauek dira gure asmoak: alde batetik, gertatutakoaren testigantzak jaso eta dauden edota eskuratuko ditugun irudi eta testuekin erakusketa bat antolatzea eta, beste aldetik, aurtengo irailaren zazpian EKIMEN BEREZIA egitea. Eta hau, zeren, gure artean hitz egin ondoren, orain arteko irailaren zortziko ekimena festaren barruan ezkutatua gelditzen baitzen eta, egoki deritzagu Hondarribiko egun handiarekin nahas ez dadin jai nagusiaren bezperan egitea.

RSS - Zabala Gogoan-rako harpidetza egin