Txalaparta afaria

Non: 
Pausuko Xaian
Data: 
Ostirala, Maiatza 31, 2013 - 20:00 -tik 23:45 -ra
Antolatzen du : 
Lanetik Egina

Urtero bezela, Hendaiako LANETIK EGINAN erakusten duten txalapartariek ( Irungo Txalapartariak deiturikoak ) kurtso amaierako afaria antolatu dute.

Beraien helburua, giro goxoan, afaldu ostean, inguruko txalapartarien saioekin, txalapartaz gozatzea litzate. Era berean ikasle zahar zein berrien saioekin ere .

Ziburukoa Jan Claude, Landetxako Iñaki eta Andoni eta txalapartarien inguruan hain ezagunak diren Xabi eta Koldo Sorzabalbere, izango dituzte bertan, azken hauek, ikasleez inguratuta.

Helburu bikoitza dute: txalaparta  astintzeaz gain,  Integrazio Batzordea laguntzea. Afarian bildutakoarekin   Integrazio Batzordea laguntzeko izango delako.

Hitzordua; Ostirala 31ean,  Xaian. Gaueko 20:30ean apero erritmikoa, eta afaldu ostean Txalaparta, txalaparta eta txalaparta!!

Izena eman Xaiara deituz 0559207610 telefonora

Etiquetak: