Lotan zegoen amets gaiztoa esnatu da!!!

argazkiaAspaldi ez genuen AHTren berri Irunean. Bazirudien mehatxua ahaztuta zegoela, eta krisia dela eta ez zela honera inoiz iritsiko…Baina ikerketa informatiboa hemen dago  jadanik, eta AHT beti aldarrikatu duen  Irungo udala ez du ematen oso pozik dagoela iritsitakoarekin. 

Beti esan digute instituzioetatikan AHTk aurrerapena, modernizazioa, aberastasuna eta onurak ekarriko zituela. Irungo kasuan Udalak beti saldu digu AHTrekin batera Tren Eremu Berria zabalduko zela Irunen hiria kohesionatuagoa izateko. Eremu berri horetan AHT, Eusko Tren, aldiriko trena eta bus geltokia kokatuko lirateke, eta horrrekin batera hirigintza operazio erraldoia martxan jarriko zela hiriaren erdian. Horrela. “trenbideen hondartza” deitutakoa hiritarrontzako berreskuratuko zela, edo hobe esanda hiritar batzuen negozioetarako, hirigintza birmoldaketarekin batera espazio publikoaren merkantilizazio zahar berria aurrikusita baitzegoen.

Irungo alkatea den  Santano jaunak, AHT erabili izan du askotan bere propaganda politiko bezala. Irun hiriak kategoria handiagoa izango luke AHTrekin, inportanteagoa izango zen, eta modernitateak eskaintzen digun paradiso abstraktuan murgilduko ginateke Irundarrok Moderniak ito arte. Egitasmo honek Irunen izan dituen kritikak atzerakoizaletasunatzat hartuak izan dira beti. 

Eta hara non, udala haserre dugu orain. Fomentotik heldu den aurreikerketa informatiboaren arabera, AHT ez da Irunen sartuko eta ez du Irunen geltokirik izango. Hori ustekabea!!! Igaro, igaroko du zonaldea, nola ez, gure eskualdeak izan duen transitorako pasabidearen  ezaugarria areagotuz. Baina trazaketa espero zitekeen okerrena izango litzateke. Izan ere, Bidasoa Txingudiko hegoaldetik igaroko litzateke eta horrek gelditzen diren baserri lurrak, bailarak eta basoei izugarrizko kalte itzulgaitza eragingo liekete. 

Hau dena ikusita, nola arraio defendatuko du Santano jaunak AHT Irunen? 

Miquel Amoros Irungo Lakaxita Gaztetxean egon zen duela bi udaberri eta bertan Irun hiriaren bilakaeraz hitz egin zuen Bidasoa Txingudiko eragile aunitzen aurrean Ondoren eztabiada parte hartzaile eta aberasgarria burutu zen.

Eskeinitako hitzaldian Irunek azken mendean jasandako eraldaketaz hitz egin zuen. Amorosen arabera, hirigintza eta lurralde antolaketa dirua, salgaien eta pertsonen mugimenduak zuzentzeko eta bideratzeko agintariek erabiltzen dituzten tresnak dira. Hiriaren espazio eta denboraren aldaketak bata bestearen atzetik ematen dira fluxuen arabera eta biztanleen pertzepzioan kontraesan guztiak ezabatzen dituzte iraganaren esperientzia desagerrarazten dutelako,  zerotikan berrhezitzen dute beraien begirada eta mugikortasuna goitik behera baldintzatzen dute orainaldian. Iraganeko zantzu eta erreferentzia guztiak ezabatuak gelditzen dira hiri-enpresa nagusiki nabarmenduz. 

Agintariek “Eurohiria” deitzen duten Donostia- Pasaia-Irun-Baiona konurbazioak, saltxitxa baten forma dauka. Konurbazio honek oraindik ez du erabat hedatu bere ahalmen suntsitzailea, berarekin doan Lurralde  Plangintza amaitzeko behar bezalako dirurik ez dagoelako. Neurri handi batean sektore  higiezinak finantziatutako  hazkunde neurrigabeak sortzen du konnurbazioa. Irunen bezala, beste hirien jauntxoek “hiri iraultzaz” hitz egiten dute; baina hiri horren oinarrrian dagoen totalitarismoa eta horren emaitza den hiritarren isolamendua eta arlo guztietan sufritzen duten menpekotasuna, kutsadura eta lurraldearen kolonizazioa  ikusitak, iraultzaz baino kontra-iraultzaz hitz egin genezake. 

“Garraioaren Hiria” deitzen dute agintariek etorkizuneko Irun: Baina honen helburuek ez dute iraganeko joera iraultzen, logistika eta abiadura handia bultzatzeak ez baitu mozten iraganarekin, duela berrogei tamar urte baino gehiago baitdaramate salgaien garraioa eta higiezinen negozioa bultzatzen. Dena den iragarritako berreraketa kezkagarria da oso.  Irungo tren eremu berrian etxebizitzak, bulegoak, komertziorako aretoak, garaje plazak eta merkatalgune erraldoi ebitaezina aurrikusitak daude. Jokabide garapenkerizaleek jadanik kaltetuta dagoen   Usurbil, Andoain eta Irunen arteko eramuak are handiagoa izango zen erasoa garapenzale pairatuko luke. Euskal agintariek burutzen  duten bururik gabeko garapenzalekeria   ez da dohainikoa. Herriaren hirigintza terrorista da krisiari ematen dakiten erantzun bakarra. Hiriek langabezi tasa handia, piso huts gehiegi, alokairuen eskanitza txikia, trafiko korapilatsua, inguru suntsitua, industria atzerapenan murgilduta, eta biztanlegoa gero eta zaharragoa eta sakabanatuagoa dauzkate eta hau dela eta PGOU bezalako pangintzak bultzatzen dituzte eta beraien bitartez obrek eta hauek  sortutako mugimendu espekulatiboek eragiten dute kapitalen metaketa. Baina garai berri hauek ezaugarri berri batekin datoz: agintariek ez dituzte beraien kudeatzaile hoberenak merkatal edota finantzaguneetan, lehen zituzten bezala, baizik eta  instituzio publikoetan. Eta hauek dira momentu honetan lurraldearen suntsiketaz eta honek dakartzen auzokideon bizimodu degradantearen arduradun zuzenak. Hazkunde ekonomikoa helburu erabatekoa  duten erkidego eta politikariek agerian  uzten dute beraien klase interesak, eta hau guztia publikoki erakutsi eta  goraipatzen dute. 

Irun hiria kapitalistaren hasiera aduana eta trenarekin batera etorri zen. Hogeigarren mendearen hirurogeigarren hamarkadan bere biztanlegoa hirukoiztu zen eta eredu garapenkerizalea nagusitu zen hiriaren fisonomia goitik behera eraldatuz. Industriak ezarri ziren, landa eremuak hustu ziren, inmigrazioa eman zen eta higiezinen espekulazioa areagotu zen. Honekin batera txiroentzako pentsatutako arkitektura hedatu zen, Artian  ikus daitezkeen berrogeitamar metrotik gorako eraikin erraldoi eta desordenatuak, industrialdeekin eta biltegiekin batera goratzen direnak, erakusten diguten bezala. 

Franko garaiko iraultza industrialak areagotu zuen trafikoaren ondorioz eraiki zuten Bilbo- Behobia autopista eta bata bestearen atzetik etorri diren N.1 eko saiesbideak. Shengen Ituna  iritsi zenean aduanak itxi egin ziren eta honekin batera bukatu zen industriek zuten babesa. Hau dela eta agintariek Irun berrasmatu behar izan zuten: mugen zeharkakoa eta higiezinen   komertzioa, eta Zaisa ikurra den iharduera lojistikoa bultzatu zituzten. Hogietabatgarren mendearen hasieran bertako lanpostuen %71 eraikuntzan eta zerbitzuetan zuten oinarri, hauxe da, prekarioak eta gaizki ordaindutak ziren. Arrantza eta nekazaritza, berriz testimonialak ziren jadanik. Zaisa dorrea eraiki zuten hiriari bere betiko perfila ezabatuz, eta diruaren boterearen den kono faliko bat bezala goratu zen. Gizarte ezberdintasuna, bidegabekeria eta mundu teknifikatuak sortzen duten desolazioa zuten islada Zaisa dorrean. 

JAIONEN KRONIKA ZEBRA BIDERAKO

Larunbatean gozatzeko aukera izan genuen Irungo kaleetan Jaion ospakizun erraldoiarekin. 10 urte betetzen zuen “kalea denontzako” aldarrikatzen duen kalejira musíkala, koloretsu bezain zalapartatxua. Benetan dibertigarria  bost ehun lagun Irungo Kolore Paseoa zeharkatzen ikustea, musikak, parranda, dantzak, algarak eta eguzki disdiratsuak lagunduta…Ezohiko irudia, alaitasunaren inbasioa Irunen erdigunean hiritar harrituen begiradapean.

Kalejira koloretsua eta partehartzaile hortan irri egiteko aukera ere egon zen…Amargaren urteurrena ospatzeko tartak instituzio gehienetan banatu ziren: Tartakadak instituzio gehienetan banatu ziren . Lehenengoa, udaletxean: “Zuei esker, zuen sistema gero eta hurbilago dago amildegitik” Lanbideri, tartarekin batera “ Zuei esker gero eta okupa gehiago dago “ leloa oparitu zioten. Komisaldegian “Zuei Esker zuen kartzeletan sartuko zaituztegu egunen batean” mezua idatzeita gelditu zen. Kutxari honako mezua: Zuei esker diruak ez du ezertarako balio. Ana Oregi, Eusko Jaularitzako garraio sailburuak ere bere tartakada izan zuen RENFE inguruan igarotzerakoan: “Zuei esker zementoa jango dugu lurra eta baso guztiak suntsituak uzten dituzuenean”. Eta pasionista Elizan ere oparitxo bat tartarekin batera: “Zuen gurutzei esker izugarrizko orgasmoak lortzen ditugu”  

JAION ederra aurtengoa, berriro ere, ludiko eta aldarrikatzailea!

Etiquetas: 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.