Adierazpen honekin egun estatu espainolean ematen ari diren bi epaiketa politiko salatu nahi ditugu. Urriaren 14ean gazte mugimenduaren kontrako makro-sumarioari eman zitzaion hasiera, bertan 40 gazte daude inputatuak, bakoitzarentzat 6 urteko kartzela eskaerarekin. Jarraian beste 36 euskal herritarren kontrako epaiketa jarri zen martxan, zortzi eta hamabi urte arteko espetxe eskaerariez eta herriko tabernen itxiera mahaigainean jarriz. Honek Irunen eragin argia du, gure herritarra den Ibai Estebarlandaren kartzelaratzearen aurrean jartzen bait gaitu, eta era berean 21 urtez gune politiko-kulturala izan den Hazia elkartearen itxieraren aurrean.
Egoera honen aurrean esan nahi dugu aniztasun politikoa ezabatzeko ahalegin garbia ikusten dugula. Era berean, lan politikorako askatasunaren eta ideia guztien defentsarako eskubideen urraketa argia ikusten dugula gehitu nahi dugu.
Sinatzaileok gaineratu nahi dugu ez diegula inungo zilegitasunik ematen epai hauei, eta ez dugula onartuko lan politikoa egiteagatik, gure herritarra den Ibai terrorista bezala izendatzea, eta kartzelaratzea. Bestetik hazia kultur elkartearen jardueraren balioa onartzen dugu, eta ezin dugu ulertu bere itxiera.
Hau guztia esanda, honakoa aldarrikatzen dugu behean sinatzen dugunok:
- Ez daitezela epaiketa politiko gehiagorik egin;
- Eskandaluzko instrukzio bidegabeetan oinarritutako epaiketa guztiak artxiba daitezela;
- Prozedura judizial guztietatik etsaiaren zigor zuzenbidearen aplikazioa desager dadila;
- Aniztasun politikoa eta elkartze, adierazpen nahiz askatasun politikorako funtsezko eskubideak baldintzarik gabe errespeta daitezela; ditzagula
- Ibairen eta hazia elkartearen absoluzioa
Bukatzeko elkartasuna adierazi nahi diegu epaiketa politiko hauek pairatzen ari diren guztiei, eta gure konpromezua erakusten dugu horrelakorik gehiago eman ez dadin
Angulaberria.info no se hace responsable de las opiniones que no estén firmadas por el colectivo editorial de la propia angulaberria. Nuestro deseo es fomentar todo tipo de debate enriquecedor.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 2302 irakurketak
- Castellano