Gure arazoak konpontzeko balioko ote zuen?

fotoLandetxa auzo elkartea.-  Landetxa auzo elkartea.- Hil honen 3an, Irungo alkate Santano jaunak Kateako bizilagunekin bilera bat egin zuen.

Auzo elkartetik ondorengoa adierazi genion: Auzo honek zortasun ugari duela: autopistak, errepideak, industri poligonoak, zentro komertzialak, … gure landa-lurzoru gehiena galtzearen truke. Zortasun hauek neurri handian lagundu dute hiriaren garapenean. Aldiz, Kateak behar batzuk ditu eta horietako batzuk duela urte askotatik ari da auzo elkarte hau errebindikatzen, eta oraindik konpondu gabe jarraitzen dute. 

Espazioen beharraz ari gara, egokiak, ekintza kultural, kirol eta sozialetarako estaliak. Hurbileko trenen geltokira joateko bidea (hirugarren mundukoa), berreskuratu beharko da Andrearriaga kaletik dagoen sarbidea. Merkataritza txikiaren arazoa. Etxebizitza duina eskuratzeko zailtasunak (hiriaren gainerakoek bezala). Geratzen zaizkigun landa-lurzoruak zaintzea, Irungo Plan Orokorrak, Lurralde Plan Partzialek, AHTaren konexioagatik galtzeko arriskuan aurkitzen delako. 

Gainera, aurrekontu txikiagoko beste errebindikazio batzuk ere baditugu, hauek ere garrantzitsuak auzorako: lorategien mantenimendua hobetu, asfalto eta espaloien konponketak, autopista parean pantalla akustikoak ipini, …

Egia da aipatu ditugun puntuetako batzuk beste erakundeen baitan daudela, baina udal gobernuaren inplikazio handiagoa eskatzen dugu, batez ere era honetako gai garrantzitsuetan: Hurbileko Trenaren geltokirako sarbidea, gure landa-lurzorutik geratzen dena zaintzea erakundeen plan desberdinek mehatxatuta dagoelako,…

Parte hartzeko beste eredu baten beharra ere azaldu genion, parte hartzaileagoa eta demokratikoagoa. Besteak beste, plangintza kulturala, urbanoa, … auzo elkartearen parte hartze aktiboarekin egin dadila eta Kateako bizilagunen kolaborazioarekin.

Beraz, espero eta desio dugu Santano jaunak kontuan hartuko duela; eta nahi genuke gure proposamenei erantzuteko balioko zuela, batez ere denbora asko konpondu gabe daramaten haiei.

Pazientzia handia daukagu; baina auzo bizia da eta bere eskubideak defendatzen badaki. Azken urteetako gure ibilbidea gogoratzea besterik ez dago.

Etiquetas: 

Angulaberria.info no se hace responsable de las opiniones que no estén firmadas por el colectivo editorial de la propia angulaberria. Nuestro deseo es fomentar todo tipo de debate enriquecedor.