Osoko zuzenketa 2014-ko aurrekontuei

logotipo

XV. mendearen bukaeran Yrun Urançuko biztanleek bat egin eta EZETZ esan zioten beraien ekonomia eta sostengua larriki kaltetzen zituen neurri batzuen inposaketari.

Gaur, XXI. mendean, ikusten dugu inposaturiko neurri berri batzuk hiri honetako biztanleen ekonomia eta sostengua, berriz ere, arriskuan jartzen dituztela.

Inposaturiko neurriez hitzegiten dugunean, Madrildik inposatzen dizkiguten kontsumo ondasunen  igoerez (BEZ aren igoera edo azken aldian argindarrak dituen igoerak) eta  murrizketen politikez ( botika berrordaintzea, pentsioen erreforma, kaleratzeak erraztu eta probintziako lan hitzarmenak indargabe utzi eta ondorioz langileen soldaten jaitsierak ahalbidetu dituen lan erreforma, funtzionariek pairatu dituzten soldaten igoera-eza edota 2012ko ezohiko ordain-sariaren galera, etabarretaz) ari gara.

Neurri guzti hauek gazteen eta familien ahalmen ekonomikoaren galera handia ekarri dute, kontsumo eta salmenten erorketa izugarria eraginez  (merkataritza herioak jota dago eta osteleritza depresioak jota ). Eta salmenten erorketa honek, industrian, eskaeren jaitsiera ekarri du, PYME-en itxiera eta langabetu kopurua etengabe handitu araziz.

Eta irundar emakume eta gizonak zurrunbilo ekonomiko honen aurrean, egoera dramatiko honi aurre egiteko geure buruak gure etxeko aurrekontuak moldatzera behartuak ikusten ditugun bitartean, Irungo udaletxeak aurrekontu aseptiko batzuk aurkezten dizkigu. Neurri handi batean aurreko urtetan aurkeztu diren aurrekontuen “moztu eta erantsi” bat diren aurrekontuak.

Hurrun dagoen kanpoko edozein pertsonak (gure errealitatea ezagutzeko aukera ez duen batek) aurrekontu hauek irakurri ezkero  ez luke hauetatik inondik inora ere hiri honek bizi duen egoera ekonomiko larria antzemango.

Argi eta garbi ikusten da aurrekontu hauetan ez dela herri parte-hartzerik ezta kontsultarik izan. Berehala antzematen da, guztia desegiten ari den zurrunbilo ekonomiko honetatik babesteko gai den harlanduzko  eraikin sendoa den gure udaletxe barrutik egina dela. Badirudi alkatea eta bere alderdiko zinegotziek ez dutela udaletxetik kanpora burua atera nahi izan kanpoan bizi den egoera berezia zein den jakiteko.

Arrazoi guzti hauetan oinarrituz, EH BILDUko irundarrok, 2014 urterako aurkeztu den aurrekontu proposamenari EZETZ esaten diogu.  Eta hala egiten dugu, herritar gehienek herri honek bizi duen larritasun ekonomikoko egoerari erantzunik ematen ez dion aurrekontu bati ezetza emango liokeela uste dugulako.

 Egoerak ezohiko aurrekontuak eskatzen ditu, ezberdinak, krisiari, krisiaren ondorioei eta krisitik nola atera aurreikusten dituen atal bat dituzten aurrekontuak, eta hortarako nahiko  diru funtsa  aitortua dituztenak. 

Etiquetas: 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.