Kaleratzeak STOP Bidasoa.- Urtebete igaro da Irungo kaleratzeei erantzuna emateko udale komisio mistoa sortu zenetik.
Urtebete geroago, Kaleratzeak Stopek artaturiko kasuen kopurua hirukoiztu egin da eta erakundeen erantzunak ez dira arazoaren errora iristen, partxe bat jartzea besterik ez dute lortzen.
Hainbeste dira ditugun urritasunak, ez dugula orain arte artaturiko kasuen kontaketa edota geldiarazi ditugun kaleratzeena egiteko astirik ere izan. Agian 50 kasutaz arduratu gara, agian gehiago, eta dozena inguru edo geldiarazi ditugu. Larrialdi egoerak bideratzen du gure agenda, orain arte eginikoa zein oraindik egin beharrekoa aztertzeko astirik ere uzten ez digularik.
Baina dudarik gabe, oso argi duguna zera da, geldiarazitako kasuetariko bat ere ez dela Kutxabankena izan. Luis Mari Manterolarena izan ezik, etxean apopilo bat izatearen kontura geldiarazi zena, baina Kutxabankek apopiloa kontratua bukatu arte etxean mantendu eta Luis Mari bota izana ere gerta zitekelarik.
Baina kontua orain familia baten kasu konkretu baten harira dator. Kaltetu hau da, guk artaturikoen artean, Kutxabankekin negoziaketetan zein udal komisio mistoan urgente bezala denbora gehien daramana. Katiren familiak (eta baita Marianorenak ere) bere egoera konpontzea lortu ez eta denborarekin okerrera egin du gainera, nahiz eta bai beraiek eta baita Stopek ere Kutxabank zein udalari aspaldi ohartarazi.
Kaleratzeak Stop Kutxabankeko zenbait ikuskatzailerekin elkartu da, mota guzietako proposamenak egin ditu, Roberto edozein unetan langabezian gera zitekeela ohartarazi dugu bankua, eta orduan ezingo liokela hipoteka kuotari aurre egin, etab. Hala eta guztiz ere ez da ezer lortu Kutxabank ez dagoelako INOLAKO BALDINTZARIK negoziatzeko prest, ez atzerapen-interesik, ez HMEIaren inguruan, ez etxea ordainetan ematea... Zeri eutsi behar dio beraz familia honek? Bizi osorako zorra izateaz gain zor hori gelditu gabe hazten ikusiaz etsi behar dute, orain gertatzen ari den moduan?
Ikuspegi honen aurrean Katik Jose Antonio Santano alkatearekin berarekin hitz egitea erabaki zuen, komisio mistoan KUTXABANK BEZALAKO ERAKUNDEEK FAMILIEI ERAGITEN DIETEN SUFRIMENDUAZ, ITOLARRIAZ, NEGOZIAKETETARAKO EZINTASUNAZ... HITZ EGITEN DUGUNEAN, benetan, lehen pertsonan zer sentitzen den azaltzeko asmoz, GURE DUINTASUNA NON DAGO? galdetuz.
Horrelakoetan ere ez zaie aurpegia aldatzen udal botereei. Zergatik ez zarete bustitzen? Honetarako eskatzen diguzue botoa? Paper bustian uzteko? Ba bai, jaun-andereak. Gure alkate jaunak hilabeteak aurrera atera eta lo egin ezinik, beren bizitza, ametsak, asmoak... galarazi dioten familia bati, Kutxabanki ordaintzeko bide formal guztiak jarraitu dituen familiari, zeukaten diru gutxia aurreztu edo seme-alaben hezkuntza, osasun edota arropan gastatu beharrean kaleratzea gauzatu ez zezaten bideratu dutenei, egindako proposamena hau da: OHZren (Ondasun Higiezinen Gaineko zerga) interesen ordainketa geldiarazi dezaketen aztertuko dutela eta zerbitzu sozialetatik 250€ jaso ditzazketen Gizarte Larrialdietarako Laguntzaren (GLL) bidez 1000€ baino gehiagokoa den hipoteka-kuota bati aurre egiteko. Hau da: EZER ERE EZ!
Hori bai, diru hau 1.600 euroko ordainketa egin dutela frogatzerakoan emango diote. Eroturik al gaude? Momentuz egoera lasaitu dezaken partxe bat d,a baina jatorrizko arazoa konpentzen ez duena. Hori hitz goxoetatik ekintzetara pasatzen bada, oraindik ikusteko dagoen kontua baita. Udaletxeak Kutxabanken dituen kontu guztiak istea bazalako ekintzak, entitate honek suntsitzen dituen pertsonak babesten dituenaren seinale (eta politika etikoagatik).
Baina hau ez da okerrena. Pertsona asko horrelako egoeran edo okerragoan daudela da okerrena. Inoiz ordaindu ahal ezingo dituzten zorrak metatu dituzten pertsonak eta inork ez du ezer egiten banketxeen lukuruari aurre egiteko. Ez gaude hau familieen gehiegizko zorpetzeagatik dela esaten ari, EZ. Hau bankuen LUKURU ETA LAPURRETA argia izan dela baizik. Hauexek dira gainera, beraien akatsak onartzen ez dituztenak gainontzekoei ordainaraziz.
STOP Kaleatzeakera laguntza eskatuz etortzen den jende anitza ikusten dugunean, langile autonomoak, zerbitzariak, komertzialak, igeltseroak, argiketariak... enpresari ttikiak, beraien seme-alabak edo bilobak bermatzen dituzten erretiratuak... hainbeste jende mota ikusten dugunean hau banakako arazo bat izatea ezinezkoa dela ohartzen gara, GIZARTE LARRIALDI arazo bat dela baizik. Gainera, arazo hau sistema finantzario eta banketxeek sortua izan da, beraien formatu ezberdinetan, eta botere politikoak bermatzen duen instituzioa edozein delarik.
Udaletatik gobernu zentralera, denak dira basakeria honen konplize. Inor ez da arduradun egiten eta inor ez da giza-ikuspuntu batetik eta ez kapitalistatik aurre egiten saiatzen. Herritarra alde batera uzten dute eta gaur egun jaseten ari garen egoera larriaren eragileak diren entitate pribatuei ematen diete laguntza.
Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 3419 irakurketak
- Castellano