Kale izendegiaren harira

fotoIrunen biztanleriaren %51.1 emakumea da. Orain 3 urte arte, soilik 3 kalekzuten emakume izena.. Historioa emakume zein gizonen jardunan oinarritu da eta egun jardun horretan jarraitzen dugu. Horregatik biziki garrantzitsua da emakumeon lana ere jendartearen imaginario kolektiboan horrela azaltzea. Baita errekonozimendua ere, ezinezkoa da Irun emakumeen aportazioa gabe imaginatu: zientzian, artean kulturan, hezkuntzan zein baserrietan.

Eta horregatik ezinezkoa zen ezberdintasun ikaragarri hori mantendu; eta hori iraultzeko bidea ireki zen, Dolores Salis eta Iñude kaleak izendatzerakoan, eta Martxoak 8, Maritxu Anatol eta Poxpologileak jartzearen erabakiarekin balantza gutxi bada ere berdintzen doa.

Horregatik Irungo Bilgune feministatik guk egindako proposamenari  eskeinitako babesa eskertu nahi dizuegu. Bide hontan proposamenak eskeintzen jarraituko dugu eta jakinaraziko dizuegu. 

Amaitzeko jendartea zein talde politikoak ildo hontan ikertzen zein babesten jarraitzera gonbidatzen zaituztegu.

Etiquetas: 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.