Igande eta jai egunetan itxita!!! Jai egunetan, denok jai !!!

foto

IRITZI PUBLIKOARI KONTSUMITZAILE GUZIEI

Idatzi honen bitartez ELA eta LAB sindikatuak kontsumitzaile orori, zein arrazoiak medio eta hainbat igandetan Carrefour Expressen aurrean kontzentratu egiten garen jakinarazi nahi dizuegu. Gure kontzentrazioaren aldarrikapena, igande zein jaiegunetan ez irekitzea da. Azpimarratu nahiko genuke, Irungo Carrefour Express frankizia bat izan arren, multinazional haundi bat ordezkatzen duela eta igandetan zein jaiegunetan ez irekitzea eskatzen diogu.

Merkataritza saileko langileok igande eta jaiegunetan atsedena izateko eskubidea defendatzen dugu.

Egungo egoera alde guztien akordioaren ondorioa da, eta ez du inongo arazorik guztion eskubideak errespetatzen bait du. Gaur egun merkataritzak salmentak gehitzen doa, langileok atseden denbora eskubidea dugu gure familia eta gure gauzetarako, eta kontsumitzaileak erosketak egiteko ordutegi zabala dute.

Noizbehinka, banaketarako empresa handiak, merkatal guneak edota saltoki handiak kontrolatzen dituztenak, merkataritza asteko zazpi egunak zabalik egon dezan presioa egiten dute.

Merkatal gune handiak, egun hauetan merkataritza itxita egoteko eta atseden egunak izateko eskubidearen aurka, Euskal Herrian indarrean dagoen giza ituna apurtu nahiean, kontsumitzaileak aitzakitzat hartzen ditu.

Merkatal gune handiak mozkinak etengabe  handitu nahiean ezin asetu eta gezurrez borobilduta erakustsi nahi digute:

Lehen gezurra. Neurri honekin ekonomi ekarpena handitzen da.

Kontsumitzaileen erosteko ahalmeneren araberan bait dago, salmentak handituko direla ez da egia. Gertatuko dena zera da: aste barnean egiten ziren erosketen zati bat igande eta jai egunetara joango da. Asteko zazpi egunak zabalik izateko, merkataritzaren gehiena ez dago prestatua. 2.000.urteko ikerketa batek duenez merkatal txikiak eta ertainak  galduko zuen %6an handituko ziren salmentak gune handietan.

Bigarren gezurra. Zabaltzeak lanpostu berriak sortuko ditu. Gune handietan sortu litezkeen lanpostuak, betiko dendetan galduko ziren lanpostu erdiak baino gehiago ez ziren izango.

  • Gainera merkataritzan lan egiten dutenen baldintzak okerrera joko zuten:
  • Jai egun eta igandetako atsedena galduko zen, langile hauen famili bizia desitxuratuz.
  • Sasi kontratuak gehituko dira: behin behinekoak, asteko bi edo hiru egunetarakoak, eguneko ordu batzuetarakoak edota enpresak deitu nahi duenekoak.
  • Momentu batzutan biltzen dira lan orduak lanaldia deseginez, baina, langileak egun osoan prest egon behar direlarik.
  • Behin behinekotasuna handitzen da
  • Soldata eta lanbaldintzetan okerrera joaten da

Hirugarren gezurra. Kontsumitzaileak dira urteko egun guztietan zabalik egotea eskatzen dutenak. 2.000.urtean , Unibertsitateko irakasle batek zuzendua eta Eusko Jaurlaritzak ordainduta inkesta bat egin zen eta emaitzen arabera erosketak igandetan egingo zutenak pertsona bakar bat hamarren artean izango zen. Beste guztiak,  hamarretik bederatzi, salerosketarako gaur eguneko ordutegia nahikoa dela diote.

Laugarren gezurra. Kontsunitzaileak askatasun gehiago izango zuten. Merkatal gune handiak, merkataritza hirietatik kanporaldea bultzatzen du. Hau honela, kotxea beharrezkoa bihurtzen da eta arazoak sortzen ditu pertsona nagusientzat edota kotxerik ez dutenentzat. Horrez gain, herritar guztiok jasatzen ditugun auto-ilarak eta trafiko arazoak sortzen ditu, guztion boltsiloetatik ordainduko diren bide berriak egitera bultzatzuz. Endemas, bakardadearekin, degradazoarekin eta segurtasun gutxiagoarekin, hirien erdiguneak husten dira.

Bostgarren gezurra. Hobetu egiten da eskaintza publikoari. Zeintzu produktu erosi, prezioak, erosteko eta denbora pasatzeko modua... inposatzen digute. Izugarria da kate haundi hauek hartzen ari diren indarra.

Arrazoi guzti hauetaz gain, ezin utzi gogoratu gabe ze egoeran aurkitzen den Irungo Komertzioa bere osotasunean. Azkeneko 3 urteetan eta arazo ezberdinak medio, 300 komertzio baino gehiago itxi behar izan dituzte beraien ateak. Carrefour Express multinazionaleko frankiziak bezalako dendak igande zein jaiegunetan irekitzen jarraitu ezkero, Irungo komertzio  txikia are kaltetuagoa aterako da eta pixkanaka geroz eta gehiago itxi beharko dituzte beraien denda txikiak.

Etiquetas: 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.