Herritarren parte-hartzerako ordenantza berria

Sí se puede Irun.- Partaidetzako aurrekontuen prozesua abian jarri da, eta kexatzeko hainbat arrazoi aurki daitezke; adibidez: aurrez aurreko eztabaidak 5etik 3ra murriztea, gazte-prozesuan erabakitzeko gaitasunik eza, prozesua ez arautzea, prozesuaren garapenean gizarte zibilaren edo talde politikoen partaidetzarik eza, hiritarrek onartutako proposamenak gauzatzearen gaineko kontrol eskasa, etab.

Halere, guk askoz gehiago esan nahi dugu; gobernu-taldeari proposatu nahi diogu aurten partaidetza-ordenantza lantzeko irekiko duen prozesuan gizarte zibila barnean hartzeko, horren eztabaidarako eta garapenerako. Era berean, ordenantza horretan hiritarren zuzeneko partaidetzarako neurriak barnean hartzea nahi dugu, hala nola inbertsio handietan edo garrantzi handiko azpikontratazioetan hiritarrei kontsulta erabakigarriak egitea. Gure taldetik, alkate jaunari galdetu nahi diogu publikoki azal dezala zer kudeaketa eta erabilera emango dio Palmera Monteron egiten ari den Auzo-Etxeari. Benetan parte-hartzean iraulitako gunea izango den edo ez.

Ordenantza horretan hiriko elkarteek eta gizarte-mugimenduek erabakiak hartzean betetzen duten papera zehaztea nahi dugu, Hiritarren Partaidetzarako Behatoki bat sortuz, partaidetzako ekintza guztien jarraipena eta hobekuntza ahalbidetzeko.

Hiritarren Udal Ekimenak ezartzea nahi dugu; Legegintzako Herri Ekimenetan (LHE) egiten den bezala. Hau da: araudian sinadura-bilketa bidezko sistema bat ezartzea hiritarrei beren borondatea adierazteko aukera emateko.

Hiritarren parte-hartzea sustatzeko ahal diren bide guztiak irekitzea nahi dugu, eta gobernu-taldeak era paternalistan gida dezakeen zerbaitera ez mugatzea. Hiritarrak ahalduntzeko bideak ireki nahi ditugu, eta horretarako ausartak izan behar dugu.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.