2015eko maiatzean Eusko Jaurlaritzak Donostialdea – Behe Bidasoako Lurralde Zatikako Planaren hasierako onarpena aurkeztu eta esposizio publikoan jarri zuen.
Orduz geroztik, dokumentua aztertzen aritu gara eta Irungo udalak zer egiteko asmoa zuen itxaroten. 2015eko urriaren 15eko Planeamendu batzordean ze asmo zegoen galdetu genuen, 2015eko urriaren 19ko Hirigintza batzordean lehen azalpena eman zitzaigun, eta 2015eko azaroaren 4ko Planeamendu batzordean udalaren alegazioaren berri ematen da.
Udalak aurkezteko asmoa zuen alegazioarekin bat egiten ez genuela ikusirik, gure alegazio propioa aurkeztea erabakitzen dugu. Ez da lehen aldia planeamenduan udal gobernuarekin bat egiten ez dugula, HAPO-aren aurka ere bozkatu baikenuen. Udal gobernuak Irunentzat duen hiri eredua eta LZP-ak planteatzen duena ia bide beretik doa gainera.
Irungo EH Bilduk ez ditu onartuko hazkunde ikaragarriak planteatzen dituzten dokumentuak (ez HAPO-a ezta LZP-a). Gure ustetan, herri honetan bestelako planeamendu baten beharra dugu eta horregatik, aurkeztu dugu gure alegazioa.
Alegazioa ikusteko: http://irun.ehbildu.eus/files/2015/11/LZP-Irun-alegazioa.pdf
Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1209 irakurketak