Eskerrik asko, Hondarribia!

2013_Amurrio_Pirritx eta Porrotx_00Enara Zubeldia Zabala | AEK Irungo euskaltegiko irakasleon izenean. Joan den abenduaren 12an, asteartearekin, AEK Irungo euskaltegiko irakasleok Pirritx, Porrotx eta Marimototsen «Amalur» ikuskizuna antolatu genuen Hondarribian.

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu bertaratu zineten guztioi, bai Hondarribitik bertatik joandakoei, bai eta inguruko herrietatik gerturatutakoei ere. Zalantzarik gabe, ezin izango genuke horrelako emankizunik antolatu, zuek, ikusleok, urteak joan eta urteak etorri, hain zintzo erantzungo ez bazeniote gure deiari.

Era berean, ez zintuzketegu ahaztu nahi bide honetan laguntzaile izan zaituztegun Hondarribiko Udaleko, Hondartza Kiroldegiko eta Turismo Bulegoetako arduradun eta langileak, zuen laguntzarik gabe ezinezkoa litzaiguke-eta hau guztia aurrera ateratzea.

Eskerrik asko denoi bihotz-bihotzez!

Datorren ikasturtean ere zuek guztiok bidelagun izatea espero dugu!

Bitartean, bizi zoriontsu!

Argitaratuta: http://www.naiz.eus

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.