Eskerrik asko zuen elkartasun - uholdeagatik

Tarta txapelketa golosalaJulio Villanueva, Gorka Ovejero, Ibon García eta Mikel Álvarez.- Duela lau urte pasatxo Mugitu Mugimenduak AHTren aurkako ekintza batean orduko Nafar gobernuburu Yolanda Barcina tartakatu zuen. Horren ondorioz, Entzutegi Nazionalak hiru tartalariei bi urteko kartzela zigorra ezarri zien, beste urte bete ekintzaren partehartzaile bati, gehi lauen artean ordaindu beharreko 3000 €ko isuna.

Hori guztia gutxi ez, eta tartalari batek aurrekari penalak zituela argudiatuta, kartzela saihesteko 14.400 €ko isuna ordainaraztera behartu zuen. Pasa den uztailean azken berri hau prentsaurreko batez zabaldu genuen, zeinaren ondorioz beste 100 €ko bi isun jaso genituen,“Moxala legea” ezarrita, agerraldi hau kalean egiteagatik. Prentsaurreko honetan Mugitu Mugimenduaren kontu korronte zenbakia kaleratu genuen eta jendarteari gonbitea luzatu genion ordainketan laguntzeko.

Erantzuna berehalakoa izan zen: Norbanako eta lagun taldeen diru sartzeak (Euskal herritik kanpokoak ere) eta  dirua lortzeko herri mugimenduko hamaika eximen herrietako festetako txoznak, itsulapikoak, bonoen salmenta, talo eta tarta dastaketak, kontzertuak, herri bazkari-afariak, eta  beste.

Elkartasun uholdea ikaragarria izan da, bi hilabeteren buruan 14.400 €ko isuna ordaintzerainokoa. Handik aurrera elkartasun jarioak ez du etenik izan eta diru gehiago ere eskuratu dugu. Berau beste isuneei aurre egiteko baliatuko dugu. Izan ere, Iruñean tartalarien aldeko  ekintza baten ondorioz, beste 14.000 € baina gehiago suposatzen duten 33 isun jaso baikenituen.

Idazki honen bidez sostengu ordainezin hau bihotz bihotzez eskertzeaz gain zuen eskuzabaltasunak AHTren aurkako borrokan segitzera animatzen gaituela esan nahi dizuegu.
Segi AHTri desobeditzen.

Berria erlazionatua: http://www.angulaberria.info/eu/berria/2013-09-11/tartalarien-aldeko-tar...

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.