Irungo herriari gutun irekia EH Bildu

ConcentraciónIrun harrera hiria dela esan zuen gure alkate José Antonio Santanok duela hilabete batzuk, Espainiar Gobernuko presidentea Aquarius ontzian zeuden migratzaileei asiloa emateari buruz oraindik mintzatu ez zenean.

Azken asteotan gure hirian drama latza bizitzen ari gara, dozenaka lagun iritsi baitira asmo bakarrarekin: Euren bidaiarekin jarraitzea, hainbeste desio (eta merezi) duten bizitza duina lortu asmoz.

Udalak inprobisazioz jokatu du azken asteotan. Hasieran, ez zuen persona migratzaileak artatzeko inolako neurririk hartu, eskumen falta argudiatuz. “Arazoa ez dago gure esku, ez dugu eskumenik eta diru partida bat bideratu dugu persona hauek Donostian artatuak izan daitezen” esaten ziguten. Egun batzuk beranduago, errealitate gordinarekin topo egin zuen Udalak. Izan ere, persona migratzaileen kopuruagatik, lehen dispositibo bat martxan jarri behar izan zen, hasieran 20 oherekin, gero 24 eta azkenik 28, kudeaketa Gurutze Gorriaren esku utzita. (lerro hauek baliatu nahi ditugu Gurutze Gorriaren lana zinez eskertzeko).

Beranduago, Leka Enea ikastetxeko gimnasioa prestatu da, baina honek gertu dagoen epe-muga dauka: Irailaren 1ean desmuntatu behar baita.

Ezin dugu ahaztu, aipatutako neurri guztiak Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak, Donostiako eta Irungo udalek eta Gurutze Gorriak osaturiko erakunde arteko mahaiaren bileren ondoren martxan jartzen ari direla, eta horretarako mahaia osatzen duten erakunde guztiak kontuan hartu behar direla. Azken egunotan Irungo alkatea eta Eusko Jaurlaritza elkarri mokoka ari zaizkio, instituzio bakoitzaren eskumenen inguruan eztabaidatuz, nork zer egin, alegia.

Ia bi hilabete behar izan ditu Jose Antonio Santanok bizi dugun errealitate gordinaren inguruan publikoki hitz egiteko. Baina bere adierazpenak guztiz hutsalak izan dira eta, arazoari konponbidea eman ordez, Eusko Jaurlaritzarekiko harremanak gaiztotu eta konponbidea zailtzea da lortu duen gauza bakarra.

Beste alkate batzuen adibideak ditugu, Bilbokoa kasu, guretzat jarraitzeko eredua ez den arren, ia egunero agertu da herritarren aurrean gardentasun informatiboaz jokatzen, Aste Nagusiko patata tortila lehiaketan parte hartzen zuen aldi berean.

Eta honekin guztiarekin, iraila gerturatzen ari den heinean, emango diren aurrera pausuak ez ditugu ezagutzen. Esan dezakegun bakarra irailaren batean gelditu ez den fenómeno baten aurrean gaudela da. Migranteek ez diote etortzeari utziko, eta berriz ere, litekeena da inprobisazio eszenatoki batean jokatu behar izatea.

Bitartean, egunero gure kaleetan, gaur egungo dispositiboetan arrazoi ezberdinengatik onartzen ez dituzten pertsonak ikusten ditugu.

Dispositibo hauek, askotan, trantsitoan dauden pertsona hauen gutxieneko beharrak ez dituzte betetzen. Batzuetan hauek duten ordutegiarengatik, besteetan, otordu eta bertan igaro dezaketen gauen kopurua gainditu dutelako. Eta hau guztia, Iparraldeko mugan frantziar ejerzitoko soldadu eta gendarmeen jazarpen legalarekin. SOS Arrazakeriak aipatzen zuen jada “beroan egindako itzulketak” Espainar eta Frantziar Gobernuen arteko alde biko itunen barnean daudela.

Honen guztiaren aurrean, alkateak hainbestetan aipaturiko (eta triunfalista eta insitituzionala ez den) benetako Irun solidarioa agertzen da, herritar mugimendu solidario itzela. Azken honi arazoa gehiago larriagotzea zor diogu. Berriro ere, Irundarrak eta Irungo gizarte eragileak lan ikaragarria ari dira egiten instituzio ezberdinek betetzen ez dituzten beharrak asetzeko.

Laburbilduz, historia errepikatu egiten da, instituzioak ezinean dabiltza, eta ez dira arazoari behar diren bermeekin aurre egiteko gai, eta agerian uzten dituzten hutsuneak herritarrek, ahalegin handiz, bete behar dituzte.

Irungo EHBildutik, harrera sare solidario hau osatzen duten eragile eta pertsona hauen borondatezko lana zinez eskertu nahi dugu, eta hauen esanetara jartzen gara gure esku dagoen guztia egiteko.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.