EH Bildu.- Aurreko asteazkena ospakizun eguna izan zen Gipuzkoarrontzat. Gipuzkoako ahaldun nagusiaren arabera, Deskargako zatiaren inaugurazioarekin (Hots handiegirik gabe egindako inaugurazioa, ez hala nahi izan zutelako, hauteskunde aurreko epean gaudenez inaugurazio horiek baimenduta ez daudelako baizik) “Gipuzkoako biribilgunea” delakoa itxitzat ematen da. Trafikoa hartzeko gaitasun handia duten bideekin Gipuzkoa inguratzen duen biribilgunea. Biribilgunea hau, Bidasoaldeko Gipuzkoarrentzat, gure kasuan Irungo bizilaguentzat, ORDAINPEKO BIRIBILGUNEA da.
Iazko maiatzen Irungo udalbatzak mozio bat onartu zuen aho batez Bertan, Bidegiri eskatzen zitzaion Irun eta Bidasoaldea gainontzeko gipuzkoarrak bezala tratatzea eta, hortaz, Landetxako ordainlekuan deskontu politika bera ezar zezala.
Hilabete beranduago, Irungo udalbatzak onartutako mozioari segida emateko ekimena aurkeztu zuen EH Bilduk Batzar Nagusietako azpiegitura eta mugikortasun batzordean. Ekimenak ez zuen aurrera egin EAJ, PSE eta PP-k aurka bozkatu baitzuten. Irunen defendatzen zutena ez zuten Gipuzkoan defendatu.
Azaroan, AP-8ko Irungo zatiaren DOAKOTASUNAren inguruko azterketa-lanen hasiera proposatu zuen EH Bilduk batzorde berean. EAJ, PSE eta PP-k ez zuten proposamena onartu.
Denbora gutxira, hego ingurabidearen obren hasiera iragartzeko (argazkiak eta guzti) egindako agerraldietako batean, obrek irauten duten bitartean soilik, balizko deskontuak ezartzeko azterlanen hasiera iragarri zuen ahaldun nagusiak. Ez zuen behin betiko deskontuak ezartzeari buruz ezer esan.
Egun, aipatutako biribilguneak ORDAINPEKOA izaten jarraitzen du. Egun, Aldundiko gobernua sustengatzen duten alderdiek ez dute gainontzeko Gipuzkoarrekin berdinduko gaituen neurririk hartu. Egun, AP-8a irungo behin behineko saihesbidetzat hartzen dute, baina ez dute AP-8ko irungo zatiaren doakotasunaren inguruko azterlanik egin nahi; eta gauza jakina da sahiesbide bat ezin dela ORDAINPEKOA izan. Egun, Irunek (bereziki Behobian) muturreko trantsizio trafikoa pairatzen jarraitzen du.
Horregatik, bigarren mailako Gipuzkoarrak bezala tratatzeari uzteko eta gure biribilguea doakoa izatera pasa dadila exijitzen dugu EH Bildutik.
EH Bildutik ziurtatzen dugu ahotsa eta ordezkaritza dugun leku guztietan koherentzia eta konpromisoak mantenduko ditugula.
Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1260 irakurketak
- Castellano