Eskubideak konkistatu egiten dira. Baina behin lortuz gero, adi jarraitu behar dugu, ez kentzeko

Concentración pensionistas Plaza Sanjuan, Irun- [Foto de archivo]Pentsio publiko duinak bezalako oinarrizko eskubideak erakundeetako hainbat belaunalditan lortu dira: mobilizazioak eginez eta sufrimendu handiz. Gobernu bakar batek eta alderdi bakar batek ere ezin du beretzat hartu lorpen hori.

Historiak erakusten digu konkista guztiak, lortutako oinarrizko eskubide guztiak -zeinak geroago legetzat hartzen diren-, hala nola Konstituzioaz, Europako Karta Sozialaz, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaz egin den bezala, milioika pertsonen antolamenduaren eta borrokaren emaitza direla.

Tamalez, ederki dakigu aipatutako eskubide horiek lortzeak ez duela esan nahi betiko bermatuko direnik. Nahiz eta eskubide horiek legez aitortuak izan, eta lege horietako batzuk nahitaez betetzekoak izan.

Boteretsuek ez dute eskrupulurik, legeak hausten dituzte komeni zaienean ez badute aurkitzen hori ekiditeko behar bezalako erresistentzia bat.

Konstituzioa banderatzat hartzen dituzten organizazio batzuek ez dute inolako arazorik aintzat ez hartzeko, gaia giza eskubideak direnean edo pentsio duin baten eskubidea denean. Finantzen boterearen interesetara makurtzen dira Pentsioen Sistema Publikoaren kalterako, eta, horrela, boteretsuei negozioa egiteko aukera ematen diete giza eskubideen lepotik.

Hausnarketa egin behar da. Izan ere, urte askotan kanpaina sistematiko baten aurrean egon gara, mundu akats gabe batean bizi ginela sinestarazi digute; bazirudien dena lortuta zegoela, ez genuela beste batzuekin bat egin eskubide kolektiboak defendatzeko. Indibidualismoaren eta elkartasun gabeziaren germena inokulatu nahi izan digute. Oraingo sistemak dena bermatzen zuela sinestarazi digute.

Adi ez bagaude, urte gutxitan galduko dugu belaunaldi askotan lortu zena. Horixe da errealitate tristea.

Horrexegatik atera ginen urtarrilaren erdialdean Euskadiko eta Estatu Espainiarreko herri askotan, eta borrokan jarraitzen dugu. Pentsiodunen beste kolektiboekin bat eginez, elkartasunaz eta koordinatutako mobilizazioaz bakarrik lortuko dugu Pentsioen Sistema Publikoa bermatzea, galdutako eskubideak berreskuratzea eta eskubide gehiago kentzea ekiditea ere bai.

Eskerrik asko abentura zoragarri honetan parte hartzeagatik. Elkarrekin lortuko dugu, bai noski!!!

GUDU HAU IRABAZIKO DUGU

2012-07-29ko manifestazioan banatutako komunikatua.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.