Bidasoan hiltzea

Argazkia Santiago Auzoa Irun

Fer.- Bidasoa ibaiak batzen du legeek bereizi nahi dutena. Bidasoa ibaia, ibaia da, baina Herria eta zubia ere bada. Bere urak, batzuetan lasaiak eta beste batzuetan biziak igarotzen dira, bidaiaren amaierara ahalik eta lasterren iritsi nahian bezala, atseden hartu ahal izateko.

Bidasoa ibaia, ibaia da, eta igeri egin behar duenarentzat sekulako itsasoa da. Bidasoa ibaia, ibaia da, baina Yayak Boli Kostatik aspaldi hasitako bidea ere bada, 28 urterekin bere ertzetaraino eraman zuena. Bere ametsetik pauso batera, bizitza berri bat hastetik metro batzuetara.

Hesia ez da zerbait estatikoa, hegoaldetik iparraldera hesia zeharkatzen dutenen atzetik doa eta hauek etorkizun hobea besterik ez dute nahi.

Europako politika migratoriek hiltzen dute.

Mugak eta zubiak ireki!!!!!

#zubiakireki #openborders #harreraherria #hegalaksalgai

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.