Txingudi Bidasoako bi lagun gara. Gaur zinemara joan nahi genuen, karteldegiari begirada bota diogu, eta harriduraz konturatu gara bederatzi aukera zeudela Mendibileko zinematokian eta horietatik batere ez zela gure gustukoa. Bederatzi filmetatik bost ipar amerikarrak, hiru estatu espainiarrekoak eta ingelesa bat zeuden. Non dago euskarazko edo bertako zinema?
Ez al dugu hemen zinemarik ekoizten? Eta ingelesezko sei filmetatik ezin dugu bat ere jatorrizko bertsioan ikusi. Non daude Europako herrialde ezberdinetan egindako filmak? Edo hego Amerikakoak? Asiakoak? Afrikakoak? Non galtzen dira Donostiako Zinemaldiko irabazleak? Horietako bat ikusi nahiko genuke. Ez al dago estatu frantziarra EEBBak baino gertuago? Zegatik da zinema hau guztiz ezezaguna hemen? Hortxe dago “Baztan” filma Baztango bailaran bertako aktore-aktoresekin egindakoa eta txinguditarrok ez dugu aukerarik izan ikusteko. Donostian, Iruñean eta Iparraldean berriz ikusi ahal izan dute. Beldur gara ez ote den konpainia handi baten aukera pakete bat besterik izango.
Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 2869 irakurketak