Lurra da etorkizuna

foto archivo

“Pasaia-Irunen artean eraiki nahi duten plataforma lojistikoak hamabost hektarea lur okupatuko du eta hamasei trenbide izango du”  irakurri genuen  duela gutxi. Eusko Jaularitzak bultzatu nahi du eusko tren, tranbia eta  abiadura handiko trena lotuko lituzkeen tren eremua. Trenbideak dagoeneko eginak dauden lekuetatik kendu nahi dituzte (Irun) eta eginak ez dauden lekuetan, egin. (Gaintxurizketa) Nork ulertzen du hau?

Irun eta  Pasaia artean Gaintxurizketa dago,  Jaizkibel mendiaren hegoaldean. Eremu eder hau baserri lurrak osatzen du eta  oasi  irla bat da porlana nagusia den Gipuzkoan.  Arnasgune  da kutsadura maila altua duen eskualdean.

Gaintxurizketakoa bezalako eremuek onurak besterik ez dizkigute ematen, etengabe. Nekazaritzako lur ezin hobeagoek kalitate handiko jakiak ekoizten dituzte. Mendeetan zehar baserritarrek maitasunez eta ahalegin handiz landutako larreek abereak elikatzen dituzte.   Mota guztietako zuhaitzek , sastrakek eta landareek haize garbia bermatzen digute, hegaztien eta biodibertsitate zabalaren babesleku eta bizitoki diren bitartean. Errekek ur garbia oparitzen digute. Ez al dakite hau guztia Urkulluk eta Oregik? "EGB" ez al dute egin? Ondare hau datozen belaunaldiei ukatzeko eskubiderik ez duzu Eusko Jaularitza!.

Lurra da etorkizun duina izateko berme bakarra. Baserri lurrak bertako eta urruneko pertsonak elikatu ditu belaunaldiz belaunaldi, eta emakume eta gizon baserritarrek lurra izerdiz  landu dute  mendeetan zehar paisaian kultura, historia eta memoria gordez.  Lurrari lotutako ekonomia, harremanak, gaitasunak,  trebeziak, tresnak, jakinduria,  ohiturak  eta bizimoduak marraztuak eta idatziak daude  muino, zelai eta basoetan  Beraz, paisaia gozamena eta lasaitasun iturri ezin ederragorik izateaz gain memoria ere bada. Aintzinatik  gauregun arte nola bizi izan direnaren memoria.  Memoria historikoa. Hau guztia ezabatzea memoriaren aukako erasoa litzateke. Eta memoria ezak noraezezko etorkizuna dakar. 

Baina bizitzaren oinarriak etengabe desagerrarazten dituzte zementuzko basamortuari bidea egiteko.  Beste edozein gudatan tankeak erabiltzen dituzte lurraldeak eta herriak garaitzeko. Porlanak lurra ordezka dezan, hondeamakinak erabiltzen dituzte  tankeen ordez lurraren eta herrien aurkako guda mozorrotu honetan.

Zeren izenean planifikatu daiteke hainbeste kalte?

"Garapena, progreso eta hazkunde ekonomikoaren izenean" erantzungo dute  bere bultzatzaileek. Betiko mantra.Ikusten ari gara ordea AHTrekin gertatzen ari dena:  milaka milioi euroko zuloa herritarrontzako. 

Gauza bera utziko al diegu egiten Pasaia-Irun plataforma lojistikoarekin? AHTren egitasmoaren baitan kokatzen da plataforma, eta AHT gelditzeko eskatzen dugun bezalaxe, plataforma hau ere ez eraikitzeko exijitzen dugu. 

Eusko Jauklaritzak gure dirua aurreratzeko asmoa erakutsi du oraingo honetan ere, "Espainako Sustapen ministerioaren pasibitatea ikusita". Herritarrok galerazten ez badiegu agintariek natura suntsitzen eta dirua xahutzen jarraituko dute  beraien eta enpresa eraikitzaileen onurarako.  Utziko al diegu berriro ere aurpegira barre eta kaka burutik behera egiten? 

Etiquetas: 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.