Lurra defendatuz Irunen eta Getxon

cartelEgun hauetan Getxoko gazte batzuk  erresistentzia kanpaldia burutzen ari dira Ibarbengoan,   baserri lur  honetan eraiki nahi duten parkingaren egitasmoa galerazteko.

Bisita bat egin diegu  egun hauetan irundar batzuk eta gazteek duten antolakuntza ahalmenaren lekuko izan gara. Ekimen irudimentsu asko burutzen ari dira egun hauetan: tailerrak, mahai inguruak, literatura tertuliak eta bertso afariak besteak beste.

Bat gatoz kanpaldia irgartzeko agirian esaten dutenarekin: “Hau ez da gazte batzuen eta parkina eraiki nahi dutenen arteko afera hutsa, bi mundu ikuskera kontrajarriaren arteko talka baizik”.

Egunero, 1,23 hektarea lur natural hondatzen dira EAEn; hiru hamarkada eskasetan hirukoiztu egin da Hego Euskal Herriko lur urbanizatu eta artifizializatua: berotegi efektua igortzen duten gasen isurketa %47 handitu da Euskal Herrian 1990etik gaur egun arte.

Irunen ere pairatzen dugu hirigintza suntsitzailea.  Hemengo jauntxoek lurraren aurkako erasoak etengabe burutzen  dituzte. Hor dugu Gain Gainean parkearen zapalkuntza eta txikizio ezkutua. Txenperenean ehundaka zuhaitz kendu dute ingurugiro eraginaren ikerketa  eta egitasmoaren erakustaldi publikoa burutu gabe. Bidasoa ibaiaren lur organikoa bortizki dragatu nahi dute ibaian sortuko luketen desorekari muzin eginez.

Baserriak, lurra, landak, errekak, herriak eta auzoak bizirik nahi ditugu. Horrexegatik Irungo eta Getxoko jauntxoei hirigintza suntsitzailearekin amaitzeko galdegiten diegu.

Gure elkartasun irmoa Ibarbengoan erresistetzen ari diren gazteekin.  Bide batez akanpada bisitatzeko deia luzatzen diegu Irungo gazte eta helduei.

Ainhoa Sagarzazu, Janire Landa y Sustrai Sagarmin.

BIDASOAKO LANPREAK

Más información:
http://tosubetirako.wordpress.com
http://www.nodo50.org/ramonfd/tsunami_urbanizador.pdf
http://getxokoauzokideok.wordpress.com/2013/09/17/las-mentiras-del-parki...

Etiquetas: 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.