Al Nakba 2017: Euskal Herria Sionismorik gabeko lurraldea izan arte!

Hasteko, gure elkartasun internazionalista bidali nahi diegu Israeleko ziega ilunetan borrokan ari  diren  milaka  preso  politikoei.  Batez  ere,  azken  egunotan  gose  greba  burutzen  ari  diren milatik gora preso politikoei. Zuen borroka gure eredu delako!

Maiatzaren  15ean,  palestinarren  Nakba  berriz  ere  ekarriko  dugu  gogora  haren  69. urtemugan. Nakba arabierazko hitzak "hondamendia" esan nahi du eta palestinarren exodoa izendatzeko  erabiltzen  da.  Palestinarren  Errefuxiatuentzako  Nazio  Batuen  Erakundearen (UNRWA) arabera, gaur egun sei milioi lagun inguru dira 1946ko ekaina eta 1948ko maiatza artean  ohiko  bizilekua  Palestinan  izan  eta  1948ko  gerraren  ondorioz  etxeak  eta  bizibideak galdu zituzten pertsonak eta haien ondorengoak.

Egun  honetan,  eskubideen  urraketa  jarraia  jasaten  duten  herrialdeekin  eta  batez  ere Palestinarekin  gure  elkartasuna  adierazi  nahi  dugu.  Giza  eskubideen  etengabeko  urraketek, blokeoak, harresiak, apartheid sistemak eta errepresioak ez dute palestinarren askatasun grina zanpatzea  lortu. Hala,  goraipatzekoa  da  herri  palestinarren  69  urteko  borroka  luze  eta gogorra. Palestinarren  erresistentzia,  herri  zapaldu  ororen  eredu  da,  eta  horrek  munduko internazionalistok prosezu honekiko elkartasuna antolatzera garamatza.

Hamarkada bat pasa da Euskal Herrian BDZ kanpaina martxan jarri genuenetik, eta asko izan dira  egindako  ekintza  eta  ekimenak,  baita  horietan  lorturiko  garaipenak.  Borroka  luzea daramagu  jadanik  eta  gure  indarrak  handitzen  joan  dira  urte  hauetan.  Euskal  Herriak Palestinarekiko duen gertutasuna praktika politiko bilakatzeko ordua iritsi zaigu orain, ordea. Euskal Herria Sionismorik gabeko lurralde bilakatzeko ordua heldu da.

Zentzu  honetan,  dei  egiten  diegu  euskal  internazionalista  orori,  bakoitzak  bere  eremuan (kultura  arloan, hezkuntzan,  instituzioetan,  saltokietan...) BDZ  kanpaina aurrera eramateko. Eta  bukatzeko,  zorionak  eman  nahi  dizkiegu  Gasteizen  Israelen  enbaxadoreak  diren Maccabiren  aurrean  tinko  mantentdu  ziren  baskoniazale  internazionalistei;  Valentziako Rottotom  festibalaren  aurrean  BDZ  ekintzaileak  defendatu  dituzten  euskal  kulturgileei; instituzioetan BDZ aurrera eramateko egin zen konferentzia antolatu zenutenoi; edota Euskal Herri luze zabalean egunerokotasunean Palestinaren alde eta sionismoaren kontra ingurukoak kontzientziatu eta ekimenak antolatzen dituzuen guztiei.

Gora Palestina Askatuta!

Israeli boikot!

Euskal Herria Sionismorik gabeko lurraldea izan arte!

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.