Pobretzearen aurrean, aberastasunaren banaketa

Manifestacion en Donostia 19N 2022

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Joan den larunbatean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, EHren Gutun Soziala osatzen duten sindikatu eta erakunde sozialak eta hainbat kolektibo eta sindikatu, kalera atera gara 15.000tik gora, egungo krisi sistemikoaren aurrean botere publikoek duten alternatiba, langile klasea pobretu, zerbitzu publikoak murriztu, emakumeak zaintzeko lan ikusezin eta aitortu gabekora kondenatu eta planetako ekosistemak eta biodibertsitatea suntsitzea delako gure gaitzespen irmoa adierazteko.

Soldaten eta pentsioen erosteko ahalmenaren galeraz gain, gure eskubideen aurkako aurrez aurreko erasoa jasaten dugu, eta horrek, besteak beste, honako hauek dakartza:

  • Etxebizitzaren prezioa eta alokairuaren prezioa neurrigabea da. Zerbitzu publikoen narriadura. Ekosistemak eta bizitza bera suntsitzen dituen krisi klimatikoa.
  • Oinarrizko produktuen prezioen igoera esponentziala, finantza-oligopoliven eta energiaren onura bermatzeko
  • Onartezina da langileek, pentsiodunek eta gizarte-prestazioak jasotzen dituzten pertsonek eskubideak murrizten eta soldatak, pentsioak eta zerbitzuak erasotzen dizkiguten bitartean, Ibex 35eko enpresek mozkin-errekorrak lortzea.

Konponbidea posiblea eta beharrezkoa bezain premiazkoa da, eta batzuek zatitzeko duten asmoaren aurka, ematen dizkiguten apurrak eztabaidatzen jardun dezagun eskatuz, guztiok batzen gaituena eskatzen dugu: aberastasunaren banaketa ekitatiboa, pentsioen eta soldaten erosteko ahalmena berreskuratzea eta, gutxienez, benetako KPlaren arabera handitzea; soldatetan eta pentsioetan dagoen genero-arrakala amaitzea, zerbitzu publiko unibertsalak bermatzea eta hobetzea, etxebizitza, energia, elikadura eta pertsona guztientzako gizarte-eskubideak bezalako esparruetan bizi-baldintza materialak bermatzea eta baliabide naturalak eta bizitza zaintzea.

EAEko eta Nafarroako gobernuei eskatzen diegu beste norabait begiratzeari utz diezaiotela eta egin beharrekoa egin dezatela zerbitzu publikoak, pentsioak eta soldata duinak bermatzeko, pertsona guztiek, gizon eta emakumeek, gazteek edo adinekoek bizitzeko moduko bizi-baldintzak izan ditzaten. Une honetan aplikatzen ari diren politika publikoak errotik aldatzeko unea da.

Eskerrak eman nahi dizkiegu manifestazioetan parte hartu duten milaka pertsonei, eta gure helburuak lortu arte kalean jarraitzeko asmoa adierazi nahi dugu. Mobilizazioa da gure bermea.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.