ELA Sindikatua.- Hondarribiko udaletxean garbiketa egiten dugun azpikontratako langileak greban gara berriz ere. Ez enpresak, ezta udalak ere ez dute proposamenik jarri mahai gainean. Horregatik, 18 greba egun egingo ditugu maiatzaren 18tik ekainaren 3 bitartean.
Gure eskariak oso argiak dira:
- Garbikuntzako sektore maskulinizatuarekin dagoen soldata arrakala ezabatzea. Gure kasuan, ezabatzen erraza litzateke. % 6 bat litzateke gutxi gora behera.
- KPIa bermatzen duen Hitzarmena edukitzea. Eros ahalmenik gal ez dezagun. 2011Tik ez dugu Hitzarmena aktualizatuta.
- Udaletxeko langileak garen heinean, udaletxeko langileei aplikatzen zaizkien baimen eta lizentzia berdinak edukitzea. Hau da , Udalitz Hitzarmeneko lizentzia eta baimenak edukitzea.
- Gure jardunaldia osoa izan dadila. Gure kasuan, partzialtasuna oso altua da. Eta ez beti zerbitzuak eskatzen duelako. Baizik eta kudeatzen duen enpresak ez duelako beti kobratzen duen zerbitzua ematen, edo gaizki antolatzen duelako. Kudeaketa efiziente batekin, gutako askoren jardunaldia osoa litzateke, eta beste askorena igo liteke.
- Baimenen artean zaintza berezietako baimenak landu nahi ditugu. Gutako askok pertsonak dauzkagu gure kargu, eta lanarekin kontziliatzeko arazoak dauzkagu.
Eta duintasunagatik ere. Ez gaituztelako deitu egin ditugun greba egunetan. Inporta izan dien bakarra udaletxeko atarian zikinkeria dagoela. Hau ez delako langileak tratatzeko modua.
Greban tinko eutsiko dugu. Arrazoia gure esku dagoelako, eta justiziakoa delako gure eskakizuna.
- Egutegia
- 145 irakurketak
- Castellano