Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Bizikleta Martxa antolatu zuen ekainaren 13tik 25era Euskal Herri osoan zehar, herritarren artean oro har kontzientzia sortzeko tresna gisa, pentsiodunok defendatzen ari garen aldarrikapenei dagokienez, hala nola: 1080 euroko gutxieneko pentsioa, Zerbitzu Publikoen defentsa eta Zainketa lan partekatua.
Bizikleta Martxaren gastuei aurre egiteko, txartelak atera ziren, bi sarirekin, txartel bakoitzeko 2 euroko kostuarekin.
Uztailaren 2an atera da lehen saria, ONCEren kupoiaren azken lau digituekin bat eginez, 8005 zenbakia hain zuzen.
Saria 22/09/02tik 22/09/04ra Zumaiako Talasoterapia Zelai hotelean bi lagunentzako egonaldia da: itsasora begira dagoen gela, afariak, gosariak eta zirkuitu termalak.
- Egutegia
- 215 irakurketak
- Castellano