Irungo EH Bildu.- Irungo EH Bilduk Alarde parekidearekin bat egin duten ehundaka herritarrak zoriondu eta beraien parte hartzea eskertu nahi ditu. Alarde publikoak inoiz izan ez duen babesa jaso du aurten, eta zalantzarik gabe, aurreko urteetako joera indartzea lortu da.
Urtetik urtera, ehundaka lagun gehiago dira inor baztertzen ez duen jaiaren alde daudenak; hainbat, musika tresnak edota eskopeta hartuta, beste hainbat berriz, kalean txaloak ematen. kalean babesa adieraziz.
Baina, Irungo Udal gobernuak aurkako bidea egitea erabaki du. Aurten, Irungo herritarren artean itxaropena sortu zen, Irungo Udal Gobernuak eta alkateak lehen aldiz Alarde parekideari harrera egiteko aukeraren aurrean.
Berdintasunaren aldeko urratsak emateko aukera galdu dute, ordea. Irungo Udalak eta alkateak atzerapausoak eman dituzte. Azken urteetan egin bezala, San Martzial ermitan udalbatza osoak elkarrekin botoa egiteko adostasunarekin ere amaitu dute. Espazio hori modu arduragabean Irungo herritar guztiak ordezkatzen ez dituztenekin partekatzeko.
Horrenbetez, alkateak aurrerapausoak emateko ausardiarik ez du izan. Izan ere, kontrako norabidea hartu eta interes pertsonalei jarraiki atzerapausoak emateko gai dela ere argi gelditu da.
Dena den, aurten Irungo herritarrek alkate eta udal gobernuari mezu argia bidali diete: udalak bere burbuian jarraitzen duen bitartean, generazio desberdinetako milaka irundar ahots bakarrean batu dira: emakumeak alardean. Eta instituzioetatik jasaten jarraitzen duten diskriminazioaren aurrean, haien ondoan eseriko gara, etorkizuna udal alarde parekide eta bakarrarena dela onartzen den arte.
- Egutegia
- 226 irakurketak
- Castellano