Irungo EH Bildu.- Irunen ehunka etxebizitza huts daudela eta plan bat martxan jarri behar dela izan Irungo EH Bilduren aldarrikapen nagusietakoa da azken hamarkada honetan. Horretarako etxebizitza hutsen errolda egitea ezinbestekoa da.
Azker urteotan mota askotako arazoak topatu ditugu lanketa hori ez egiteko, hala nola, etxebizitza hutsaren kontzeptuaren zehazgabetasuna, baina Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza arloak 2021.urtean argi berdea eman zion aipatutako errolda egiteari.
Beraz, pentsatzen dugu lan hau ezin dela gehiago atzeratu. Argi daukagu etxebizitzaren arazoa gure hiriaren arazo nagusietakoa dela, eta larritasun hau are handiagoa dela Irungo gazteen kasuan. Hau aintzat hartuta, udal gobernuari lehenbailehen lanean has dadila eskatu nahi diogu.
Gure taldeak PSErekin egindako akordioari esker alokairuko etxebizitzaren parke publikoa abian da. Gainera, etxe horietako batzuk eraikitze prozesuan daude, esaterako, Alarde eremukoak, eta hori dela eta, probestu nahi dugu aukera hau esateko arazo larri honi erantzuteko udaletik ahalegin guztiak egin beharko ditugula, hala nola, gazteei diru laguntza zuzenen bitartez, zain dauden eremuetako alokairuko etxebizitzak eraikitzen, eta azkenik, etxebizitza hutsei beste erabilera bat ematen.
- Egutegia
- 254 irakurketak
- Castellano