ELA Sindikatua.- Urriak 4ko bileran itxuraz egon zitekeen edozien aurrerapausu itxaropen enpresak urriak 10eko bileran zapuztu ditu. Beren eskeintza definitiboa apenas mugitu da irailean egin zutenetik. Eta beste behin ere, mahaian esandakoa ondoren “matizatu” dute.
Kategoria honetako enpresekin ez dago zer eginik.
Bestalde, udala ez dago eta ez zaio espero. Egin duen mugimendu bakarra izan da zerbitzu minimo handiagoak eskatu egia ez diren argudioetan oinarrituz. Argi geratzen den bakarra da udal ekipo honen gaitasun gabezia arazoei aurre egiteko.
Gatazka luzatu besterik ez du egiten enpresaren joera aldaketak , eroso daude udaletxearen presio gabeziarekin eta harrokeri horretan zerbitzu minimoen dekretua ez betetzeari heldu diote. Txandaka egin beharko liratezkeen zerbitzuak, pertsona berdinei inposatu dizkiete beraien greba eskubidea zapalduz.
Noiz arte edukiko ditugu gure administrazioetan ISS Facility Services bezalako enpresak?
- Egutegia
- 137 irakurketak
- Castellano