Eduki jakinen gainean eman da negoziaketa

irudiak

ELA Sindikatua.- Urriaren 28an, proposamen serio bat egon da negoziaketa mahai gainean. Goizeko 9:00etan Udaletxean hiru alderdiak mahai berearen bueltan eseri gara eta Udal ekipo Gobernuaren proposamena entzun dugu.

Ondoren, ISS Facility Services enpresako ordezkariekin PRECOn bildu gara.

Proposamenaren inguruan zenbait kontuetan iritzi ezberdina daukagu, eta ELArentzat ezinbestekoak diren klausula batzuk sartzearen kontrakoa da enpresa.

Borrokak bere hortan diaru, baina gaur bai, esan genezake eduki jakin batzuetaz ari garela, eta bakoitzak bere erantzunkizunei helduta, Udal Gobernu taldeak zezena adarretatik heldu eta bete egin duela.

Borrokak ekarri gaitu honaino, eta borrokan jarraituko dugu Hitzarmen on bat sinatu arte!

Hurrengo bilera azaroaren 3an 11:30etan.

Etiquetas: