Pikoketan fusilatuak gogoan

Aurten ere, 1936ko abuztuaren 11an Pikoketan fusilatu zituztenei omenaldia egin diete.

Ekitaldia adar soinuarekin hasi zen. Txalapartaren ttakunaren ostean, Pikoketan erailak banan banan oroitu zituzten. Marcelo Usabiagak, omendutako baten anaia, frankismoaren garaian bizitutako gabeziak gogora ekarri zuen.

Jarraian, Irungo udalaren zinegotzi batek fusilatutakoen senideei aurreskua dantzatu zien.

Eusko Gudariak, El Himno de Riego eta Internazionalaren doinupean, Pikoketan fusilatuen omenezko monolitoan hidakoen senitartekoek lore-eskaintza egin zuten.


Etiquetas: