EH Bilduk 10 milioi euro eskatu ditu Madrilgo aurrekontuetan Abiadura Txikiko pabiloiaren berreskurapen lanerako

irudiak

EH Bildu.- Azken egunotan, Madrilgo Kongresuan negoziatzen ari diren aurrekontuetan koalizio abertzaleak Irun presente dagoela jakinarazi du; EH Bildurentzat Irun lehenetsi behar dela adieraziz.

Urria eta azaroa bitartean, lrungo udalbatzan sarritan jorratu den Via Irun proiektuari lotutako bi zuzenketa jarri dute mahai gainean: batetik, Aduana eraikinaren eta bere inguruko lurrak Estatuaren esku egoteari utzi eta udalak eskura ditzala proposatu du koalizioak. Bestetik, nabarmendu dute Abiadura Txikiko pabiloia eraberritzearen beharra.

Azken eraikin horren egoera kezkagarria da: balio historiko handiko eraikina izan arren, urriko osoko bilkuran eraikina eraistea aurreikusten duen hasierako proiektua onartu baitzen. Alabaina, lrungo EH Bilduk puntu horretan ezezko botoa eman zuen; Via Irun proiektua balioan jartzen du, baina, Irungo etorkizuna ezin da iragana eraitsiz eraiki: “Frankismoa pairatu zutenen omenez, horrelako eraikinak mantentzeko ahalegina egin beharko genuke; memoria historikoaren mesedean”.

Datozen asteotan, Madrilen lortutako balizko akordioen informazio gehiago izatea espero du taldeak eta Espainiako Gobernuak Irungo hiriaren alde egitea.

Etiquetas: