San Tomas txapelketa. Asteburuak emandakoak eta abenduaren 21eko egitaraua

Santo Tomas Txapelketa 2022

Santo Tomas Txapelketa.- Pasa den asteburuan, hilaren 17 eta 18an hain zuzen ere, Uranzu frontoian San Tomas txapelketako lehen faseko partiduak jokatu ziren.

Urtero, pandemiak pandemia, Sarek antolatzen duen txapelketa mitikoaren oinordekoak preso eta iheslarien etxeratzerako aldarrikapen gune bilakatzen du Urantzu frontoia.

Gaur, euskal presoengan eta haien familiengan hamarkada luzeetan pairatutako eskubide urraketetako bati amaiera emateko atarian gaude: URRUNTZE-POLITIKAren amaieran, alegia eta Irundik Urtarrilaren 7an Bilbon “Etxera bidea gertu” lelopean egingo den manifestaziora begira gure aletxoa jartzen ari gara.

Kirol arloari dagokionez, 12 taldek ekin zioten txapelketari asteburuan. 3 taldez osatutako 4 ligatxo jokatu ziren.

Larunbat goizeko lehen taldean, oso partida lehiatuen ostean “Larragane ostatuko gaupiak” taldeak aurrera egin zuen bere bi partidak irabazi eta gero. Bigarren taldean aldiz, Al Kasaba taldeak bere nagusitasuna erakutsi zuen eta nahiko modu argian irabazi zituen bere bi partidak, finalerdietarako txartela lortuz.

Igandean, berriro ere bi ligatxo jokatu ziren. Lehenengoan Castin75 taldeak egin zuen aurrera, bere bi partidak estutasunez irabazi ondoren. Bigarren eta azken taldean, aurreko urteko txapeldunak, Silver Whale tabernak alegia, ezin izan zuen Solfamidas gainditu eta aurten azken fasetik kanpo geratu dira.

Abenduaren 21ean, San Tomas egunarekin batera, arratsaldeko 17etatik aurrera finalaurrekoak jokatuko dira Urantzun. 17Etan Larragane Ostatuko Gaupiek eta Al Kasabak ekingo diote lehenengo lehiari eta 17:40ean Casti75 eta Solfamidasen txanda izango da.

Ondoren, 18:20ean hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dira. Azkenik, 19:00etan final handia ospatuko da eta ondoren sari banaketari ekingo zaio. Urtero moduan, elkartasun saria ere emango dio Sarek aurten elkarbizitzaren alde lan egiten duen elkarte bati. Irungo Gure Eskuri aitortza egitea erabaki da aurten.

Esteka hontan dituzue asteburuko argazkiak: Argazkiak

Etiquetas: