"Gazta zati bat" dokumentala Irunen

Hazia Kultur elkarteak udalaren laguntzarekin, hilak 20, 19:00tan, Amaia KZn, Jon Maiak zuzendutako "Gazta zati bat" dokumentalaren proiekzioa antolatu du.

Dokumentala euskaraz da gaztelerazko azpitituluekin, 90 minutu irauten du, 2012 urtean ekoiztua eta sarrerak 4,60€ balio du.

Angel Oiarbiderekin, Nazioen Mundua elkarteko kidea, dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia.

Sinopsia:
 Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea.

 Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.

Etiquetas: