Amelia Tiganus hitzaldia

Non: 
Itsas Etxea, Hondarribia
Data: 
Osteguna, Otsaila 9, 2023 - 19:00
Antolatzen du : 
Emeki

Amelia Tiganus kartela

Emeki.- Urtero bezala martxoaren lehen astean, Emeki elkarteak, Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, Emakumearen Astea antolatzen du Martxoaren 8aren harira.

Martxoaren 4tik 12ra ekintza ugari antolatu dira Emakume Langileon Egunean aldarrikapena egiteko, horietako bat Amelia Tiganusen hitzaldia.

Emakume borrokalari eta feminista honen hitzaldira gonbidatu nahi zaitugu, bere testigantza entzun eta gure gizarteko errealitate bat ezagutu dezazun.

Amelia Tiganus (Galao, Errumania, 1984ko martxoaren 11a) emakume salerosketatik bizirik dirauen hizlari, idazle eta aktibista feminista errumaniarra da.

La revuelta de las putas eta De víctima a activista (2021) liburuen egilea da. Bertan, bere esperientzia kontatzeaz gain, abolizionismoa defendatzen du prostituzioari eta emakumeen eta nesken salerosketari aurre egiteko bide bakarra dela aldarrikatuz.

2015etik aurrera, Feminicidio.net web ataria hiru urtez koordinatu zuen, prostituzioaren kontsumoa prebenitzeko sentsibilizazio- eta hausnarketa-tailerrak aurrera eramaten ditu. Espainian eta Latinoamerikan antolatutako kongresuetan parte hartzen du, bere esperientziei buruzko hitzaldiak emanez eta prostituzioaren abolizioari buruzko diskurtsoak bultzatuz. EHMA – Euskal Herriko Mugimendu Abolizionistako (Euskal Herriko Mugimendu Abolizionista) militantea da. 2021ean, "Emargi" elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Elkarte horrek emakumeen eta nesken sexu- eta ugalketa-esplotaziorik gabeko etorkizun baten alde egiten du, modu integralean, bere tokiko, nazioko eta nazioarteko dimentsiotik.

Etiquetak: